Samara Velte Moranen hitzaldia: "Nik sinisten dizut: lerro arteko patriarkatua irakurtzen"
"Bortxaketaren kultura" izendatzen dugunean, eraso fisikoa baino askoz ere handiagoa den zerbait ari gara aipatzen. Izan ere, indarkeria normalizatzen eta justifikatzen duten diskurtso, irudi eta sinbologia guztiez ere ari gara. 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren kasua paradigmatikoa izan zen: kasu bakar batekin jarri ziren agerian indarkeria fisikoaz haragoko askotariko indarkeria-adierazpenak; hala nola, diskurtsoaren eta erakundeen indarkeriak. Kasu hori adibidetzat hartuta, egileak indarkeriaren izaera poliedrikoa aztertzeko zenbait gako emango ditu. Besteak beste, kasuaren jarraipen mediatikoa eta epaiketan eman ziren argudioak.
Hizlaria: Samara Velte Moran, ikertzailea eta kazetaria. Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua liburuaren idazlea.
Moderatzailea: Marta Diez Sanz, Blusen eta Nesken Batzordearen eraso sexisten aurkako lantaldeko kidea.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Otsailak 4
- Ordutegia19:00
- LekuaEtxanobe jauregia. Santa Maria kalea, 11
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


