Gasteizko SUNCINE-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia
26 urtez, SUNCINE-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak (FICMA) ingurugiroarekiko errespetuzko aldaketa soziala bultzatzen duten dokumental ugari proiektatu ditu. Jaialdi aitzindaria izan da, urteen buruan erreferente moduan sendotu dena, eta horrela izendatu dute NBE bezalako erakundeek.
Erakusketa honetan, Bartzelonako SUNCINEren 26. edizioan aurkeztutako filmak eta laburmetraiak aurkezten dira, horietako batzuk kategoria ezberdinetan sarituak izan direlarik.
Aurtengoan, Gasteizko SUNCINEk 12 dokumental proiektatuko ditu Aldabeko gizarte etxean
Aurten, Aldabeko gizarte etxean, 12 film hautatuen sorta aurkeztuko da SUNCINE jaialdiaren 17. erakusketan, tartean baita “Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere” dokumentala, azken honen zuzendaria eta espedizioan parte hartu duten pertsona batzuk bertan izango direlarik.
Horrez gain, egitarauak uraren kontsumo arduratsuari buruzko erakusketa, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia eta txotxongilo-ikuskizun bat ere hartzen ditu baitan.
Filmeak ikusteko sarrera librea da, lekuak bete arte. Guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin izango dira.
SUNCINE-FICMA jaialdiaren 17. erakusketaren egitaraua
Otsailak 3 astelehena
Otsailak 4 asteartea
- 19:30 SUNCINE-FICMA: Zinema: Tras las huellas del pasado
- 20:25 SUNCINE-FICMA: Zinema: La Vall del Francolí, l'alé del camp
Otsailak 6 osteguna
Otsailak 11 asteartea
Otsailak 13 osteguna
Otsailak 18 asteartea
- 19:30 SUNCINE-FICMA: Zinema: Los plástico
- 19:55 SUNCINE-FICMA: Zinema: Street Surfers
- 20:05 SUNCINE-FICMA: Zinema: Lawqa (Lauca), que el parque vuelva a ser parque
- 20:35 SUNCINE-FICMA: Zinema: The sacred place where life begins
Otsailak 20 osteguna
- 19:30 SUNCINE-FICMA: Zinema: Kofi and Lartey
- 19:55 SUNCINE-FICMA: Zinema: The green path
- 20:30 SUNCINE-FICMA: Zinema: Mana
Otsailak 27 osteguna
Laburrean
- Mota Azoka
- Data 2020(e)ko otsailaren 3(e)tik 2020(e)ko otsailaren 27(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz


