Poltsiko Antzerkia 2020
Jaialdiaren 29. edizioa 2020ko urtarrilaren 29tik otsailaren 16ra egingo da.
Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan. Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen dituzten proposamenak biltzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2020(e)ko urtarrilaren 29(e)tik 2020(e)ko otsailaren 16(e)ra
- LekuaDonostia-San Sebastián
- Info Gehiago


