Art After Dark: SASCHA FUNKE + FRANKEY & SANDRINO + VOZ
KOMPAKT
00:00: SASCHA FUNKE (Kompakt, Turbo, Alemania)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/saschafunkeofficial
Funkek ezin hobeki konbinatzen ditu xumea eta berezia; minimalismoa eta popa uztartzen ditu, eta guztiari konponketa dotoreak egiten dizkio. Ez dute askorik behar giro konplexu bat sortzeko, erromantizismoz betea. Horren adibide dira itzal handiko Bravo (2003) eta Mango (2008) obrak; musika elektronikoko klasikoak dira, eta maiz aukeratzen dira oraindik ere nazioarteko dantza-aretoetan.
Bere musika-ikuspegi berezia BPitch Control, Kompakt eta beste diskoetxe batzuetan landu ondoren, Funke azken horretara itzuli zen, eta Saschienne kaleratu. Julienne Dessagnerekin batera aurkeztu zuen proiektu hura 2012ko Unknown albumean, tekno-konposizioko maisu-eskola bat. Jarraitzaile ugari izan zituen. Lan hura kaleratu ondoren, Saschienne bikotea munduan barrena ibili zen zuzeneko emanaldiak eskaintzen.
Tigaren Turbo Recordings diskoetxe kanadarrean, Funkek IFA EPa kaleratu zuen, eta lau pista eskaini zituen piano bihurriekin eta soinu tribalekin, zama psikodeliko eta tekno musika espazial nabarmenekoak. Haren Lotos Land albumeko musikariak emozio sakonak gainditzen ditu dimentsio anitzeko soinuaren ozeano batean. Endless Flight diskoetxe japoniarrak editatu zuen lan hura.
Sascha Funkek gustuko du soinu argitaragabeak jotzea DJ setetan; azkenaldikoak teknoaren eta housearen definizioaz haratago doaz, eta era guztietako soinuak aztertzen ditu, hala nola diskoa, wavea, elektronikoa, kosmikoa, Krautrock izenekoa eta dantzarako jatorrizko elektronikoa. Hori guztia pasioarekin nahasita, dantzarien sentikortasunera zuzendua, aurretik ikusi ezin den bidaia emozional batean, haien gorputza etereo bihurtzen diren bitartean.
23:00: FRANKEY & SANDRINO (Kompakt, Innervisions, Alemania)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/sandrino
Frankey & Sandrinoren ekoizpenak ezin hobeak dira dantza-aretoetarako; une epikoz beteta daude. Bikote honetan, Sandrinok era guztietako house musikarekiko duen grina dakar, eta Frankeyk prestakuntza akademikoa. Biak erakartzen ditu musika sakon eta melodikoak.
Haien lehenengo lanak Four: Twenty Records eta Moodmusic diskoetxeekin kaleratu zituzten. 2014an, Save sinatu zuten Innervisions diskoetxearekin. 2015ean, Starchild / Lost (Drumpoet Community, Zürich) EP-a sortu zuten Jinadu kantari britainiarrarekin batera (The Beauty Room), eta house musikaren tonu sakonenetan murgildu ziren. Halaber, Cephei kaleratu zuten Moodmusic-ekin; “house musika intergalaktikoa” zela esan zen. Bestalde, Acamar / Lukida (Innervisions) arrakastatsua egin zuten, Track of the Season saria jaso zuten Ibiza DJ Awards sarietan, eta Ways Of The Sun ft la Öberg lana kaleratu zuten Drumpoet Community-rekin. 2016a ere urte bikaina izan zen bikote alemanarentzat: Leap estreinatu zen Mule Musiq diskoetxe japoniarrean, eta Hydrae Koloniako Kompakt Records diskoetxean; «The Idea» nahasketak (Freerange Records) oso gora iritsi zen Resident Advisor-en zerrendetan; DJ gisa, Europa osoan barrena diskoak jartzeaz gain, Asian eta Amerikan ere ibili ziren; eta beren diskoetxea sortu zuten: Sum Over Histories. 2017an, Frankey eta Sandrino Innervisions-era itzuli ziren Wega / Pollux lanarekin, eta lehenengo EPa atera zuten beren diskoetxearekin: Virgo. Aldi berean, musika elektronikoko disko nagusietako baterako nahasketa bat amaitu zuten: Domino. 2018an, Alya editatu zuten Mule Musiq-erako. Azkenik, 2019an, Ways Of The Sun (Drumpoet Community) EPa Peter Krüder, Gerd Janson & Lauer eta Jimi Julesen obra ederrekin nahasi dute.
22:00: VOZ (We Are The Robots, Fever, Bilbao)
Estiloa: elektronikoa
https://soundcloud.com/djvoz-1
Gaur egun, VOZ FEVER (Bilbo) aretoko «We Are The Robots» festaren egoiliarra da (antolatzailea: Robot Electronic Music Club). 15 urte baino gehiagoko ibilbidea du DJ gisa, eta deep house, tech house, minimal eta tekno estiloak landu ditu nagusiki. VOZek berehala konektatzen du jendearekin, eta ekitaldi motara egokitzen ditu erritmoak, nola egunekoa izan hala gauekoa.
Horri esker, hainbat hiritako areto onenetan aritu da diskoak jartzen (besteak beste, Bartzelona, Madril, Eivissa, Mallorca, Bilbo eta Donostia), baita beste herrialde batzuetako klubetan ere (esaterako, Ingalaterra eta Frantzia). Areto askotan entzun eta ikusi ahal izan dituzte haren saioak; adibidez, Egg London enblematikoan, Eivissako Ushuaia, Space eta Privilege aretoetan eta Bartzelonako The One aretoan. Aquasella, Uda Beach, EDF eta Summer Fun jaialdietan ere izan da, besteak beste.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Urtarrilak 24
- Ordutegia22:00 - 01:00
- Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao - Zenbatekoa11/15 €
- Sarrerak Erosi
- Web Guggenheim Bilbao Museoa


