"Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean"
2019. urtean 200 urte bete ziren Francisco de Goya y Lucientes Margolan Beltzak margotzen hasi zenetik Quinta del Sordo finkaren bi aretotan. Margolan horiek Prado Museoan ikus daitezke gaur egun.
Efemeride horren harira, erakusketa honen bidez, Goyaren obrak gaur egungo artean oraindik duen eragin handiaren berri eman nahi dugu, Zaragozako Museoan 2008an antolatutako Goya eta arte modernoa erakusketaren urratsei jarraituta. Erakusketa Fernán Gómez Centro Cultural de la Villa-k (Madril) eta La Fábrica-k ekoitzi dute.
Goyaren obra (1746-1828); batetik, bere garaiaren erakusgarri da, Argien Mende hura, non arrazoiak ez baitzuen deus ziurtatzen; eta bestetik, artistak desberdintasun eta bidegabekeriaren aurrean edo garaiko gerren aurrean hartutako desilusio handiaren erakusgarri ere bada. Francisco de Goya margolari iraultzaile bat izan zen, edukian eta forman, eta mendebaldeko kontzientzia suspertu zuen boterearen eta gerraren arteko harremanari dagokionez –ordura arte guduen eszenak eta eskulturak boterea irudikatzeko elementu gisa eta propagandako arte gisa erabili zituzten–; era berean, hainbat gai barneratu zituen artean: subjektibotasuna, groteskotasuna, indarkeria, malformazioa, eromena, ametsa… André Malraux-ek zioen moduan, Goyarekin “margolaritza modernoa hasten dela” esan daiteke.
Goya ondoren, artista askok landu dituzte horrelako gaiak, beraien testuinguru sozio-politikoan txertatuta. Valeriano Bozal-en arabera, Goya “arte modernoaren ikonoa da, eta haren itzal luzea ondorengo artean proiektatu da”. Eta erakusketa honek, hain zuzen, itzal luze horretan arakatzen du, 1960-2019 urteen bitartean 54 artistek eginiko 83 piezen bidez.
Erakusketa Goyaren serieen arabera antolatutako 5 gai multzotan dago banatuta. Serie horiek 1792an gorra geldiaraziko zion gaitza hartu ondoren margotu zituen, Antzinako Erregimenaren krisiaren hasieran, Espainiako historiaren garai erabakigarri batean: Kapritxoak (Los Caprichos), Gerraren hondamenak (Los Desastres de la Guerra), Zentzugabekeriak (Los Disparates), Margolan Beltzak (las Pinturas Negras) eta Maiatzaren 3a Madrilen (El 3 de mayo en Madrid).
ARTISTEN ZERRENDA:
- Carlos Aires
- Pilar Albarracín
- Bonifacio Alfonso
- Eduardo Arroyo
- José Manuel Ballester
- Joan Barbarà
- Natalio Bayo
- John Berger e Yves Berger
- Fernando Bellver
- Pascual Blanco
- Christian Boltanski
- José Manuel Broto
- Ricardo Calero
- Carmen Calvo
- Daniel Canogar
- Harold Charre
- Martín Chirino
- Alicia Díaz Rinaldi
- Simon Edmondson
- Mounir Fatmi
- Luis Feito
- Jorge Galindo
- Juan Genovés
- Luis Gordillo
- Günter Grass
- Josep Guinovart
- José Hernández
- Cristina Iglesias
- Alfredo Jaar
- William Kentridge
- Francisco Leiro
- Dora Longo
- Eva Lootz
- Rogelio López Cuenca
- Jaime Lorente Sainz
- Cristina Lucas
- Enrique Marty
- Victor Mir
- Yasumasa Morimura
- Blanca Muñoz
- Zoran Muši?
- Jaume Plensa
- Manuel Rivera
- Mariano Rubio
- Simeón Saiz Ruiz
- Avelino Sala
- Fernando Sánchez Castillo
- Antonio Saura
- Pablo Serrano
- Antoni Tàpies
- Manolo Valdés
- Darío Villalba
- Manuel Viola
JARDUERAK:
Doako ikustaldi gidatuak
Larunbatero
18:30 euskeraz / 19:30 gazteleraz
Familientzako tailerrak: Goyaren txakurra
Goyak txakur bat margotu zuen. Hondarretan ezkutatutako txakur bat, besterik ez. Artelan mamitsua, forma eta itxura baino gehiago. Istorio bat kontatzeko batzuetan hitz gutxi behar dituzu. Etorri eta ikasi asko esaten oso gutxirekin.
Larunbatero // 17:00etik 18:30era
5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunduta.
Prezioa: 3€ haur bakoitza
Ereserbak aretoan bertan, T 943 251939 edo hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Ikastetxe eta taldeentzako jarduerak
Ikustaldi gidatuak
Iraupena: 60 min
Prezioa: 60€
Bisita+tailerra
Iraupena: 90 min
Prezioa: 80€
Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile.
Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu.
Ereserbak egiteko aretoan bertan, T 943 251939 edo hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
LOTUTAKO JARDUERAK:
Ramón Esparzaren Hitzaldia
El Horror y la Gloria: La Guerra en la Historia del Arte. (Izua eta Aintz:Guerra Artearen Historian)
Otsailak 13 // 19:00
Gaztelaniaz. / Sarrera doan, leku-kopuru bete arte.
Moving Artists proiektuaren aurkezpena
Otsailak 20 // 19:00
Gaztelaniaz. / Sarera doan, leku-kopuru beta arte.
Mikroerrelatuen tailerra:
Arrazoiaren loak munstroak sortzen ditu. Yurre Ugarte
Martxoak 12 // 18:00-20:00
Euskaraz / Doan
Izena ematea derrigorrezkoa da, Aretoan bertan, T. 943251939, edo hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Goya & Bertso-saio
Gai jartzailea: Ana Galarragaren
Bertsolariak: Alaia Martin eta Amets Arzallus
Apirilak 2 // 19:00 h
Euskaraz / Doan
Izena ematea derrigorrezkoa da, Aretoan bertan, T. 943251939, edo hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2020(e)ko urtarrilaren 24(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
- Lekua Kubo Kutxa Aretoa
Zurriola Etorbidea, 1
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez
- Web Kubo Kutxa Aretoa


