José Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren solasaldia, "La trinchera infinita"ri buruz
JARRAITU STREAMING BIDEZ, HEMEN
José Mari Goenagak, Jon Garañok eta Aitor Arregik pelikulari buruz hitz egingo dute eta zenbait zati ikusteko aukera izango da. La trinchera infinita filmaren zuzendariak gonbidatuko dituzte euren lan-prozesuei buruz hitz egin diezaguten.
Kontua zineaz aritzea da, zine-aretoan. Erabakiak partekatu eta taldean oso gutxitan ikusi ohi diren materialak ikustea: casting saioak, kamera probak, gidoiaren bertsioak, muntaiaren bertsioak, ezabatutako eszenak, prozesuan sortutako dudak, eraginak, casting-arekin lotutako erabakiak, e.a.
*Gonbidapena Infopuntuan edo Leihatilan eskuratu ahal izango da doan. Internet bidez eskuratu daiteke baita ere, HEMEN klik eginez, kudeaketa gastuak ordainduta (0,90 €) Kontatutako Zinea/Cine Hablado "La trinchera infinita" izenburupean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Urtarrilak 18
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Sarrerak Erosi
- Web Tabakalera


