"José Arrue. Herriaren kulturaren zabaltzailea"
JOSÉ ARRUE herriaren kulturaren zabaltzailea lanarekin artista honen alderdirik oparo eta harrigarrienetako batera hurbiltzen gara Bilboko Euskal Museoan. Eguneroko objektu ezberdinak aitzakia ezin hobea dira beren trebetasun artistiko magistrala islatzeko: abanikoak, lixatzeko paperezko liburutxoak, baxerak, pitxerrak, kutxak, partiturak… Euskal Herriko ohiturak eta pertsonaiak, hots, euskal tradizioaren benetako kontakizunak, ezagutzeko jenialtasun eta aniztasun sortzailearen errepertorio osoa. Horietatik guztietatik, bereziki nabarmentzen dira Santanderreko Ibero Tanagra S.A. etxeak egindako baxerako kalkomania polikromatuetarako eszena kostunbristak, familia bereko hiru belaunalditako pertsonaiekin batera.
HITZALDIA EUSKAL MUSEOAN:
“Arrue y la vestimenta vasca tradicional” Amaia Mujika.
Urtarrilaren 30ean arratsaldeko 19:00etan. Tel 944 15 54 23
José Arrue-ren erakusketen informazio gehiago: JOSÉ ARRUE BARRUTIK PROGRAMA
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2020(e)ko urtarrilaren 10(e)tik 2020(e)ko otsailaren 16(e)ra
- OrdutegiaAstelehena: 10:00-19:00. Asteazkenatik ostiralarte: 10:00-19:00. Larunbatak: 10:00-13:30 eta 16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-14:00. Astearte eta jaiegunetan: itxita.
- Lekua Euskal Museoa
Unamuno Plaza, 4
Bilbao - HizkuntzaBat ere ez
- Web Euskal Museoa


