Bilboko Gabonetako Abesbatza Kontzertuak 2019
2019-2020ko Kultur Gabonak egitarauaren barruan.
Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Masustegi, Indautxu, Errekalde, Basurtu, Deustu, Abusu, Abando, San Inazio eta Alde Zaharreko hamalau elizak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jasoko dituzte abenduaren 27ra arte. Aurtengo edizioan, ekimenak 26 talde bilduko ditu, eta lan klasikoz osatutako errepertorioa eskainiko dute, herri abestiak eta musika sakratua uztartuz, Gabonetako kantei arreta berezia eskainiz.
Lehenengo emanaldia ostiralean, izango da, arratsaldeko 19:30ean, Alde Zaharreko Joan Santuen Elizan, Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestrarekin. Ane Legarretaren zuzendaritzapean, ordubete inguruko iraupena izango duen errepertorio zaindua eskainiko dute, Charpentierren, Bachen edo Mozarten kantuekin, eta baita egun horietan ezinbestekoak diren lanekin ere, Adamen Cantique de Noel, Bartolucciren Adeste fideles edo Jesús Guridi maisuaren Hator, Hator, besteak beste.
Programazioak datorren astean, abenduaren 3an, izango du jarraipena, Club Deportivoko Abesbatzak eta San Inazio Abesbatzak izen bereko auzoko San Inazio parrokian emango duten kontzertuarekin. Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak Abandon dagoen Asisko San Frantzisko elizara (Bosgarren Parrokia) helduko dira ondoren, BilbaoMusika Gaudateko gazteen abesbatzaren musikarekin, eta ondoren San Anton Orfeoia arituko da.
Programak bi helburu ditu: alde batetik, Bilboko abesbatzei, egun berezi hauetan gure Hirian aritzeko aukera eskaintzea; eta beste alde batetik, edozein adinetako eta edozein auzotako biztanleei, abesbatzen musika bikainaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrela, taldeek eskainiko duten errepertorio anitzaren barruan abesti herrikoiak eta musika sakratua jasoko dira, bestelako kanta batzuekin, eta baita ezusteren bat ere.
Kontzertuei, egunei eta ordutegiei buruzko informazio guztia www.kulturabarrutik.eus webgunean dago. Errezitaldi guztiek sarrera librea izango dute.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2019(e)ko azaroaren 29(e)tik 2019(e)ko abenduaren 27(e)ra
- LekuaBilbao
- Info Gehiago


