(BERTAN BEHERA) "Utzi mezua seinalearen ondoren"
Lau ahotseko istorio bat; lau emakume, beren arazoei begiz begi aurre egiteko ezgai izanda nahiago dutenak erantzungailu automatiko baten bidez konfesatu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzi bat baliatuko dute terapia gisa, beren buruak ulertzen saiatu eta gainerakoek ere konpreni ditzaten lortzeko.
Istorio baten jabe da bakoitza, hainbat argi-ilunen bidez mezuz-mezu marraztuz joango direnak; hala, kontakizun intimoen bilduma bat osatuko da, dibertigarriak suertatzen direnak batzuetan, izugarri adimentsuak bestetan, hunkigarriak ia-ia beti, eta, batzuetan, suntsitzaileak ere bai.
- Aktoreak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Barbara Goenaga, Leire Ruiz
- Autorea: Arantza Portabales
- Zuzendaritza eta eszenografia: Fernando Bernués
- Argiztatze-diseinua: David Bernués
- Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
- Jantziak: Ana Turrillas
- Teknika: Acrónica Producciones
- Fotografia: Juantxo Egaña
- Administrazioa: Maite Gorrotxategi
- Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas
- Produkzioa: Nagore Plazaola
- Banaketa: Portal71
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTanttaka Teatroa
- Data 2020(e)ko Martxoak 14
- Ordutegia22:00
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Zenbatekoa15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web BBK Aretoa


