(BERTAN BEHERA) "Igel euria"
Gaixotasun mentala diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia. Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera.
Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da.
beasain.eus
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2020(e)ko Martxoak 13
- Ordutegia22:15
- Lekua Usurbe Antzokia
Bideluze Plaza
Beasain - Zenbatekoa12 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Usurbe Antzokia


