"Future lovers"

Bilbao 2019(e)ko Azaroak 21
  • "Future lovers"

La Tristura konpainia eszenikoak bere azken lana aurkezten du, Future loversGaztaroaren, ametsen eta bete zirenen eta ez zirenen itxaropenen inguruko gogoeta, millennial talde baten pentsamendu eta ikuspegitik.

Future Lovers-en, 2000. urte inguruan jaiotako sei gazte hizketan  ari dira haien artean eta mundurantz. Udako gau bat da, hiri handi bateko aldirietan, eta lagun batzuek -beharbada, institututik unibertsitatera igarotzeko daudela- hitzordua jarri dute edateko, dantzatzeko, hitz egiteko eta musukatzeko.

Nola dauden eta nola jokatzen duten ikusita, hau da, haiei begira inor ez balego bezala, La tristurak zera nahi du: «burbuila bat, habia bat sortu, kanpotik ikusita zuzenean dei egiten diguna, gure bizitzako une horretara itzultzera behartzen gaituena». Piezak gonbit egiten dio ikusleari bere nerabezaroarekin edo gaztaroarekin erkatuta dituen zazpi desberdintasunak bila ditzan, eta erabaki dezan nola jokatu aski konplexua den auzi honekin:  Zein itxaropen nuen neure bizitzaz? Bete ziren? Oker nengoen orduan edo orain al nago oker?

La Tristurak hamar urtetik gora daramatza lanean arte eszenikoen inguruan. Agertokiaren barruan eta kanpoan "egoera gizatiarrak" sortu nahian. «Gure ustez, ikertzeko toki bat da eszena, bizitzak dituen aukerak anplifikatzekoa», diote. Future Lovers lanak interes horri erantzuten dio. «Nerabeekin, etorkizuneko buruzagi eta maitaleekin era aske eta sakonean harremanetan jartzeko egoera bat aurkitzea ez da erreza, eta eszenan egin nahi dugu, ahalegina egin nahi dugu esperientzia komun bat sortzeko, gure iraganaz eta etorkizunaz zerbait ezagutaraziko digulakoan».

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza: Celso Giménez, Itsaso Arana eta Violeta Gilen aholkularitza eszeniko eta dramaturgikoaz
  • Eszenan: Pablo Díaz, Manuel Egozkue, Gonzalo Herrero, Itziar Manero, Siro Ouro eta Sara Toledo
  • Aholkularitza artistikoa: Marcos Morau
  • Ekoizpen exekutiboa: Alicia Calôt
  • Argiteriaren diseinua: Carlos Marquerie
  • Eszenografia: Ana Muñiz
  • Soinu-espazioa: Eduardo Castro
  • Jantziteria: Pedro Lobo
  • Jantziteriako laguntzailea: Alejandra Zaragoza
  • Zuzendaritza teknikoa: Roberto Baldinelli
  • Edozertarako laguntzailea: Emilio Rivas
  • Laguntzaile teknikoa: Miguel Ruz
  • Tresneria: Beatriz Muñiz eta Corpórea escultura
  • Komunikazioa eta prentsa: Grupo Duende
  • Fotografia: Mario Zamora
  • Diseinu grafikoa: Porelamordedios™
  • Teatros del Canal, Madrilgo Komunitate eta La tristura-ren ekoizpena. INAEMen Egungo Dramaturgien Garapen Programaren laguntzaz idatzia


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLa Tristura
  • Data 2019(e)ko Azaroak 21
  • Ordutegia19:30
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa10 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non