Jaialdia erabat errotuta dago estatuko zinema sariketen egutegian, eta formatu txikiko zinemaren erreferentea da hala Euskal Herrian nola Espainian.
CORTADA jaialdia film laburren sariketa nagusietako bat da, eta bide ematen du Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiaren Goya sarietarako eta Espainiako ikus-entzunezko eskubideak kudeatzen dituen EGEDA erakundeak ematen dituen Forqué sarietarako sailkatzeko. Estatu osoko 30 bat lehiaketak baino ez daukate pribilegio hori.
Informazio gehiago www.festivalcortada.com webgunean (kanpoko esteka).


