"Itsas hondoan, dragoi bat"
Itsas hondoan, dragoi bat site-specific pieza igeriketa sinkronizatuko bi igerilarirentzat sortutako konposizio bat da, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaorentzat berariaz asmatua, dantza, kirol, eta zientzia fikzioaren arteko bide erdian kokatua.
Itsas hondoan, dragoi bat piezak alderantzi jartzen du ikusleen ikusmen espaziala, ur azpian kokatzen baitu literalki. Igeritokiaren hondoa, halleko leihateen bidez, fikzioa inskribaturik duen pantaila baten gisakoa da: izaki fantastiko bat, transindibiduala, zatikatua eta likidoaren bidez konektatua, bi igerilarien bitan banatutako subjektibotasunak eratua. Itsas hondoan, dragoi bat ikus- eta soinu-fabula bat da, eta hausnarketa egiten du norbanakoaren eta kolektibitatearen arteko harremanaz, koreografian, jatorrizko soinu-bandan eta argiterian oinarrituta.
Lan hau Dragoi Piezetako bat da: lan-sail horretan, gogoeta egiten du kolektibitate-forma ugariez, elkarrekin egoteko moduak irudikatuz, baina kolektibotasuna bereizitako norbanakoen batuketa hutsa izatera mugatu gabe. Horretarako, Dragoi Piezekkolektiboa zeharkatzen duten bi elementu aztertzen dituzte: automatizazioa eta fikzioa. Dragoiaren azaleko motiboak, haren gorputza eratzen duten amaierarik gabeko piezen sail hori gertaera, mugimendu edo narrazio gisa hartzen dira, eta desiraren geometria infinitua eratzen dute bata bestearen atzetik.
Bajo el lecho marino, un dragón, Azkuna Zentroak ekoitzi du, eta Dragón, descansa en el lecho marino material soinu- eta koreografikoen site-specific bertsio bat da, 2018an ‘Veranos de la Villa de Madrid-ek’ ekoitzita eta aurkeztutakoa.
Pablo Esbert Lilienfeld-ek eta Federico Vladimir Strate Pezdirc-ek Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean ezagutu zuten elkar, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari zirela. Pablok arte eszenikoetara jo zuen (RCPD-en eta P.A.R.T.S.-en ikasi zuen, Bruselan); Federicok, berriz, arte bisualak aukeratu zituen (Royal College of Arts-en ikasi zuen, Londresen). 2014. urtean berriz elkartu ziren, eta lankidetzan aritzen hasi ziren, arte bisualak, dokumentala, musika elektronikoa eta dantza lotzen zituen egitura bat eratuz. Lanean, espekulazioko fikzioak sortzen dituzte, nagusi diren narratiba normatiboak eteteko. Haien lehen lankidetza Introducing The Star musikala da, filmatutako egunkari, musikako album eta dantza-solo bihurtzen dena. Cantos del Hain Selkman herriari buruzko dokumental hedatu bat da. Gaur egun Dragoi Piezak lantzen ari dira, praktika desberdinen bidez -hala nola igeriketaren edo rol-jokoen bidez- fikzio kolektiboen eta automatizazioaren arteko harremanaz hausnarketa egiten duen lan-saila.
ORDUTEGIA: 21:30 ETA 22:00 (BI EMANALDI, IGERILEKUAREN ARGI-ZULOAREN AZPIAN).
Fitxa artistikoa
- Pablo Esbert Lilienfeld eta Federico Vladimir Strate Pezdirc-en proiektu bat
- Igerilariak: Julia Echevarría eta Andrea Fernández Botelho
- Jatorrizko musika: Pablo Esbert Lilienfeld
- Azkuna Zentroak ekoitzitako pieza, 'Veranos de la Villa de Madrid'-en laguntzarekin
- Esker onak: Maral Kekejian, AD Sincro Retiro eta Vicálvaroko Udal Kiroldegia
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2019(e)ko uztailaren 18(e)tik 2019(e)ko uztailaren 27(e)ra
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Web AZ Azkuna Zentroa


