Russian masters ballet course

Vitoria-Gasteiz Ekainaren 24(e)tik ekainaren 28(e)ra
  • Russian masters ballet course

Ekainaren 24tik 28ra bitartean, San Petersburgoko balleteko izarretako batzuek maisu eskolak emango dituzte José Uruñuela kontserbatorioan; besteak beste, alor hauek landuko dituzte: dantzaren hastapenak, izaerako dantza, oin-puntuen gaineko errepertorio klasikoa, eta ballet eskolak.

Kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenazak eta irakasle eta ekitaldiaren koordinatzaile Sergey Vianak aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

  1. Vaganovaren teknika —munduko onena— baliatzen duen ikastaro trinkoa egiten den lehenengoa da.

Lankidetza duela lau urte sortu zen. Izan ere, 2016ko azaroan, ikasle eta irakasle talde bat San Petersburgoko festibalera joatera gonbidatu zuten.  Ondoren, “Scherezade” balleta ekoitzi zuten elkarrekin, balleteko izarrek zein kontserbatorioko ikasleek parte hartu zutelarik; emanaldiak arrakasta handia lortu zuen Andorran, iazko otsailean. Ainhoa Arenazak, zuzendari berriak, beste urrats bat egin nahi izan du aurrera lankidetzan.

30 leku daude, eta oraindik badu izena emateko aukerarik,  945 162 606 edo 665744034 telefonoetara deituta.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Ekainaren 24(e)tik ekainaren 28(e)ra
  • LekuaConservatorio Municipal de Danza Jose Uruñuela
    Provincias Vascongadas, 8
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaGaztelania

Non