FAS Zinekluba: "Ana de día"
Ana de día - España / 2018 / 105 m. - Zuz.: Andrea Jaurrieta - V.O.S.C.
+FLb (KORTeN!): Algunas aves vuelan solas, Andrea Jaurrieta
Gonb.: Iván Luis (ekoizlea) y 'Mona' Mónica Martinez (aktorea)
Nafar gazte honen (Iruñea, 1986) obra lehenengoa da. Andreak emakume baten erretratu zoragarria egingo du; dena duela iduri du: abokatu zoragarria, mutil lagun ederra (eta maitagarria), familia aberatsekoa. Eta halako batean, krak! Dena pikutara doala ematen du, eta bere burua berrasmatu beharrean gertatzen da, errealitatea edo ametsa, flashback edo forward (bihozkadak)... Labirintoa (apur bat atsekabetua).
Kamera ederki erabili ez ezik, ‘maitasunez’ zuzentzen ditu: Ingrid Garcia Jonsson (Ana), Fernando Albizu (kabareta) eta haren troupe osoa, Mona Martinez (Sole, pentsioaren jabea) eta maizterrak… Pentsionista surrealistak bigarren bizileku bat prestatzen ‘Anarentzat’ (geldiune bat, lehen bizilekuan izan dituen gorabeheren ondoren: kabareta). Lan sendoa, bai gidoi aldetik eta bai errealizazio aldetik. Gozamena.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2019(e)ko Ekainak 18
- Ordutegia19:45
- LekuaEl Carmen aretoa
Indautxu plaza
Bilbao - Zenbatekoa3 / 5 €
- HizkuntzaGaztelania


