Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Joseph Swensen)
8. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
Zazpigarrenaren eta Bederatzigarrenaren itzalean, Beethovenek goia jo zuen Zortzigarrenarekin sinfonietan (obra bikaina da, beste sinfoniak baino gutxiagotan entzuna izanagatik ere), Haydnek Klasizismoa bururaino eraman zuenean sumatutako goia, hain zuzen ere. Joseph Swensen iparramerikarra jatorriz norvegiarra eta japoniarra da, arras ongi ezagutzen du sinfoniaren gurasoen errepertorioa, eta gure aretoetan batere ohikoa ez den lan batekin batera aurkeztuko du. Reinhold Gliére ukrainarraren Harparako kontzertua fina eta erromantikoa da, 30eko gustu sobietarraren oso gustukoa; lan zorrotza da, Cristina Montes sevillarrak helduko diona; musikari hori harparen bakarlari ospetsuenetako bat da nazioartean.
PROGRAMA
I. Atala
Franz Joseph Haydn
82. Sinfonia, Do maiorrean, Hob.I:82, “El oso”
Reinhold Gliére
Harpa eta orkestrarako kontzertua Mi bemol maiorrean, opus 74
II. Atala
Ludwig van Beethoven
8. Sinfonia, Fa maiorrean, opus 93
PROTAGONISTAK
- Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
- Zuzendaria: Joseph Swensen
- Bakarlaria: Cristina Montes, harpa
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Martxoak 20
- Ordutegia20:00
- Lekua Baluarte Auditorioa
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña - Zenbatekoa15/24/30€
- Web Baluarte Auditorioa



