Laudioko San Roke 2019 jaietarako Kartel Lehiaketa
Laudio Udaleko Kultura, Kirolak eta Jaietako Arloak onartu ditu 2019ko San Rokeren ohorezko jaietako kartel iragarkitzailea hautatuko duen XL. Lehiaketako oinarri-arauak, bere heldu eta gazte adingabeen kategorietan. Aurreko edizioetan legez, lehiaketa zabalik egongo da erantsita doazen oinarriak onartu eta beteko dituen pertsona guztientzako.
Originalak entregatzeko epea datorren ekainaren 4 egunean amaituko da (14:00etan).
Helduen kategoriako irabazleak poltsikoratuko du 1.200 euroko sari bakarra; harik eta gazte adingabeen XI.Lehiaketa irabazleak lortuko duen saria izango da 250 eurotan baloratutako material didaktikoaren sorta bat. Oinarriak eta informazio gehiago: www.laudio.eus
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2019(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2019(e)ko ekainaren 4(e)ra
- LekuaLaudio


