Mixel Ducau eta Andoni Salamero: "Artze...Joxan, oroituz!"
Poetak Maiatzean 2019 jaialdiaren barruan.
Ekitaldi hau Joxan Artzeren irudia gogoratzeko jaio da; euskal kulturaren barruan horren garrantzitsua izan den idazle, kultur sustatzaile eta ekintzaile usurbildarra goratzeko.
Bertaratzen direnek emanaldi fina ikusteko aukera izango dute. Mixel Ducauk eta Andoni Salamerok gidatuko dute emankizuna. Joxan Artzeren olerkiak irakurri eta haren kantak abestuz jardungo dute, eta ikusle-entzuleen esku hartzea ere bilatuko dute, batez ere, Mikel Laboa eta beste kantari ezagunen abestiak kantatzen dituztenean.
Usurbilgo hitzen aztiak hamaika kontu eta kantu ezti utzi zizkigun, Mixelek eta Andonik harexekin bat egitea eta bat izatea nahi dute.
Asmo horretan protagonista izatera gonbidatzen zaituztete!
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2019(e)ko Maiatzak 29
- Ordutegia19:00
- Lekua Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)



