Museoen Nazioarteko Eguna 2019 eta Gau Zuria, TOPIC Museoan
2019ko Museoen Nazioarteko Egunaren gai nagusia museoek euren komunitateetan eragile aktibo moduan dituzten eginkizun berriak izango dira, goiburu honekin: Museoak ardatz kultural bezala: Tradizioaren etorkizuna.
Museoek gizartean duten eginkizuna aldatzen ari da. Euren burua berrasmatzen ari dira museoak etengabe, are interaktiboagoak izateko asmoz, bisitaria erdigunean jarrita, komunitateari begira, malgu, egokigarri eta mugikor.
Ardatz kultural bihurtu dira, plataforma gisako jarduerarekin, non sormena ezagutzarekin konbinatzen den eta bisitariek eskura duten elkarrekin sortzea, partekatzea eta elkarri eragitea. Eginkizun nagusiei eusten dieten aldi berean (biltzea, kontserbatzea, komunikatzea, ikertzea, erakustea), museoek euren praktikak eraldatu dituzte, zerbitzua ematen dieten komunitateetara hurbildu ahal izateko.
Museoak kultura zentroei dagozkien eginkizunetan gero eta gehiago garatzen doazen neurrian, euren bildumak, historiak eta legatuak ohoratzeko modu berriak ere aurkitzen dituzte era berean. Hala, sortzen joan dira etorkizuneko belaunaldientzako esanahi berriak izango dituzten tradizioak, baita esangura ezezagun bat ere, gero eta anitzagoak diren bisitari garaikide globalentzat. Eraldatze horrek, museoetako teorian eta praktikan eragin sakona izango duelarik, museoetako profesionalak derrigortu egingo ditu orobat museoen berezko balioa birpentsatzera eta euren lanaren izaera bera zehazten duten muga etikoak auzitan jartzera.
Aldi berean komunitatearentzako arreta-gune eta mundu-sarea osatzeko atal izanda, museoek euren tokiko komunitateen premiak eta ikuspegiak testuinguru globalera bihurtzeko plataforma bat eskaintzen dute
Egitaraua, TOPIC Museoan
TOPIC-eko jardueren artean, ia obligaziozko zita da; Tolosako Txotxon-giloen Museoak bat egiten du, beste urtebetez, Museoen Nazioarteko Eguna eta Gau Zuriaren ospakizunarekin.
Nazioarteko ICOM (Interna-tional Council of Museums) da sustatzailea, eta 2019ko maiatzaren 17a, ostirala, eta 18a, larunbata, ospatuko dira biak.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako museo guztiekin batera alde batetik, eta zenbait Tolosako eragileekin bestetik: Musika Eskola, Kultur Etxea, Tu-rismo Bulegoa, Tolosaldea Garatzen, Tolosa&Co., Bidebide eta TOPICeko boluntarioen laguntza paregabea dugula, Museoak jarduera ireki batzuk antolatzen ditu. Jarduera horiek doakoak dira gurekin egon nahi duten bisitari guztientzat:
Maiatzak 17
• Ate irekietako jardunaldiak, 17:00etatik 01:00etara.
• Tolosako Musika Eskolaren emanaldiak Museoko eta, oro har, TOPIC-eko areto jakinetan.
• Argazki-lehiaketa TOPIC-en eta horren inguruko giroan inspiratuta; ondoren, aldi baterako erakusketa egingo da aurkeztu diren argazkie-kin. Asko badira, hautaketa egingo da.
• Bisita gidatu antzeztua helduentzat doan. Izen-eman beharra dago.
• Koktel zuriaren dastaketa Bidebideren eskutik.
Maiatzak 18
• Ate irekietako jardunaldiak, 21:00etatik 01:00ak arte.
• Haurrentzako tailerrak doan 17 :00etatik 19 :00etara.
Bisita gidatuetan izena emateko:
TOPIC, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa943 650 414 / cit@cittolosa.com
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 15 laguneko taldeak izango dira gehienez.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2019(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 18(e)ra
- Lekua Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
Tolosa - ZenbatekoaDoan
- Web Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa


