Luis Landeroren "Lluvia fina" liburuaren aurkezpena
Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Luis Landero idazlearen Lluvia fina (Tusquets arg.) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du martxoaren 26an (asteartea), familiako benetako tragedia baten inguruko fikzio mingarria.
Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta César Coca kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Juegos de la edad tardía lanaren egilea hiru hamarkada geroago itzuli da, familiako ezinikusiz eta pertsonaia ilunez betetako istorio honekin. Izan ere, denbora luzez ia ikusi barik eta tratatu barik igaro ondoren, Gabrielek arrebei deitzea eta familia osoa elkartzea erabaki du, amaren 80. urteurrena ospatzeko eta bakoitzak bere bihotzean gordetzen dituen eta hainbeste urtez urrundu dituen ezinikusiak konpontzea lortzeko.
Aurora, gozoa eta zuzena, guztien konfidentea, eta iraganeko deabruek beti bezain bizirik irauten dutela dakien bakarra, ideia baztertzen ahaleginduko da, orain arte erreprimituta egon diren gatazkak oso modu mingarrian larritu daitezkeela uste duelako. Auroraren beldurrak egia bilakatzen dira, antzinako ezinikusiak euri arin gisa azaleratzen dira, pixkanaka, gainezka egin dezakeen ibai indartsua eratzeko mehatxuarekin.
Luis Landerok (Alburquerque, Badajoz 1948) Madrilgo Unibertsitate Konplutensean egin zituen Filolofia Hispaniarreko ikasketak. Lizentziatura lortu eta gero, literatura irakatsi zuen Calderón de la Barca institutuan, eta 1995ean irakasle gisa kontratatu zuten Yaleko Unibertsitatean, literatura espainiarreko ikastaro bat emateko. 1989an egin zen ezaguna, Kritikaren Saria eta Literatura Sari Nazionala lortu zituen Juegos de la edad tardía lanarekin. Eleberri horren ondoren, Caballeros de fortuna (1994), El mágico aprendiz (1998), El guitarrista (2002), Hoy, Júpiter (2007), Retrato de un hombre inmaduro (2010), Absolución (2012), El balcón en invierno (2014) eta La vida negociable (2017) etorri ziren. Hainbat hizkuntzatara itzuli den Landero gaztelaniaz idatzitako narratibaren funtsezko izena bilakatu da dagoeneko.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2019(e)ko Martxoak 26
- Ordutegia19:30
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


