"Hitz beste", Euskal Idazleen Elkartearekin Topaketa
Gutun Zuria 2019 programaren baitan.
Euskal Idazleen Elkarteak Hitz Beste topaketa kudeatzen du apirilaren 4an. Hitzarekin baliatuz edo hitzak erabiliaz hamaika espresio mota daude. Artearekin, filosofiarekin, antzerkiarekin edo grafikarekin hitzak duen lotura aztertuko dugu. Horretarako diziplina ezberdinak jarriko ditugu parez pare eta elkarrizketan.
Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 350etik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea.
--
AZKUNA ZENTROA
BASTIDA ARETOA / -2. Solairua
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2019(e)ko Apirilak 4
- Ordutegia10:00-13:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaSarrera doan jarlekuak bete arte
- HizkuntzaEuskara
- Web AZ Azkuna Zentroa


