"Desberdinak ere berdin. Kulturen arteko bizikidetza Zaramagan"

Vitoria-Gasteiz Otsailaren 18(e)tik otsailaren 28(e)ra
  • "Desberdinak ere berdin. Kulturen arteko bizikidetza Zaramagan"

Joan den urteko (2018) Zaramagako jaietan argazki-lehiaketa bat egin zen, Zurrumurruen kontrako Estrategia zabaltzeko eta auzoaren aniztasuna islatzeko asmoz, eta orain Adinekoen zentroan erakutsiko dira lehiaketaren emaitzak.

Jarduera osagarri gisa, otsailaren 20an, arratsaldeko 17:30ean bisita gidatu bat antolatu da, Pilar-Iparralde zurrumurruen aurkako talde kide batek gidatuta.

Zurrumurruen kontrako estrategiaren xedea Gasteizen bizi diren pertsonen artean bizikidetza positiboa sustatzea da. Horretarako, aldaketa eragin nahi du gure jarrera indibidual eta kolektiboetan, migratzaileei eta aniztasun kulturalari buruzko zurrumurru faltsuak, aurreiritziak eta estereotipo negatiboak indargabetzearen alde lan eginez, aintzat hartuta horiek jokamolde diskriminatzaileen pizgarri direla, zeinek gizarte-kohesioa oztopatzen duten.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Otsailaren 18(e)tik otsailaren 28(e)ra
  • LekuaZaramagako Adinekoentzako Zentro Soziokulturala. Gasteizko Taldearen kalea, 32
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez

Non