"Txori bat leihoan", Maite Gurrutxagaren erakusketa

Donostia-San Sebastián Otsailaren 20(e)tik apirilaren 22(e)ra
  • "Txori bat leihoan", Maite Gurrutxagaren erakusketa

Maite Gurrutxaga

Arte ederretan lizentziatu ondoren ilustrazio ikasketak burutu zituen Bartzelonako Escola de la Donan. 2008an hasi zen liburuak irudiztatzen, eta ordutik idazle ugariren  testuak ilustratzeko aukera izan du, baita kartelak, aldizkariak edota diskoak ere.

2014an Euskadi Literatura Saria jaso zuen literatura lanaren ilustrazioan Dejabu Panpin Laborategiaren "Gizona ez da txoriagidoian oinarritutako Habiak komikiagatik, eta, 2015ean, Alaine Agirre eta bera Album Ilustratuen Lazarillo Sariaren irabazle izan ziren Martin izena daraman album ilustratuarekin.

Otsailaren 21ean Txori bat leihoan izeneko bere erakusketa berria inauguratzen da. Bertan, artistaren azkeneko ilustrazioen bilduma zabala ikusi ahal izango da. Kutxa Kultur Plazan izango da, Tabakaleran, Donostian.

Erakusketa

"Bai lerro ederrak. Iradokitzaileak. Leihora aterako ditut orain, txoria etor dadin.
Urrutira sumatu dezaket, zeharka bere marrak antzeman, baina ez naiz osorik ikustera iristen oraindik
Agian zirriborro koadernoak lagunduko dit bere arreta erakartzen. Atera egingo dut hau ere leihora; bertan dago beste txori askoren oinatza.
Eta leihoak itxiko banitu? Dena ilun utzi?
Agertu da azkenean txoria, luma berri-berriz jantzia. Paper txuriz egingo diot habia, eroso egon dadin, eta urmargoz koloreztatuko dizkiot lumak. Badaukat txoriarentzat txokoa".

Maite Gurrutxaga

Webgunea: maitegurrutxaga.com
Istagram: maitegurrutxaga
Facebook: maitegurrutxagaillustration

Antolatzailea: Katapulta

Katapulta

Laburrean

Non