"Luna de miel en El Cairo"
Eduardo, etorkizun handiko musikagilea, Kairora joaten da opereta bat konposatzera, era sentsualean Egiptoko hiri horretara joatera gonbidatzen duen telefono dei bat jaso ondoren. Han, ahotsaren jabea aurkitzen du. Martha, komenentziako ezkontza bat saihesteko etxetik ihes egin duen ustezko printzesa, New Yorken ikusi zuenetik musikariarekin maiteminduta dagoela aitortzen duena. Bilbe korapilatsu baten hasiera besterik ez da hori, ezin pentsatuzko eran nahasten baita guztia, era komikoan.
Luna de miel en El Cairo Espainiako errebista musikalaren proposamen berria izan zen gerraondoko urteetan, baldintza politikoak zirela eta aurretiko urteetako tradizioa, erotismoaren aipamenez eta zentzu bikoitzez betetako ikuskizunena, bertan behera gelditu ostean.
Emilio Sagi Arriaga Antzokira bueltatu da José Muñoz Románen libretoa eta Francisco Alonsoren musika dituen bi ekitaldiko opereta honekin, eta haren eskua eta maisu lana lagun, Ipar Amerikako agertokietara besteak beste “Llévame a una boîte que esté de moda”, “Tus ojos brujos me cautivaron” edo “Aquella noche en El Cairo” obrak konposatzera jo zuen granadar maisuaren begirada antzemango dugu.
Opereta komikoa bi ekitalditan, Madrilgo Martín Antzokian estreinatua 1943ko otsailaren 6an
- Musika: Francisco Alonso
- Libreto: José Muñoz
- Musika Zuzendaritza: Miquel Ortega
- Zuzendaritza Eszenikoa: Emilio Sagi
- Eszenografia: Daniel Bianco
- Koreografia: Nuria Castejón
- Jantziak: Jesús Ruiz
- Zuzendari eszenikoaren laguntzailea: Javier Ulacia
- Argiztapena: Eduardo Bravo
- Eduardo: David Menéndez
- Rufi: Enrique Viana
- Martha: Beatriz Díaz
- Myrna: Mariola Cantarero
- Marisa joskina: Itxaro Mentxaka
- Errejidorea/idazkaria: José Manuel Díaz
- Celestino jauna: Mitxel Santamarina
- Pianista: Iñaki Maruri
- Coro Rossini
- Tenor gaztea: Alberto Núñez
- Abesbatza zuzendaria: Caros Imazl
- Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
- Ekoizpena: Teatro de la Zarzuela
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Konpainia Teatro de la Zarzuela
- Data Apirilaren 3(e)tik apirilaren 7(e)ra
- OrdutegiaApirilak 3, 4 eta 6: 19.30. Apirilak 7: 19:00
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa12 / 42 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Arriaga Antzokia


