Lemy River + Noir Socha
Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian… Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela.
Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psicodelia eta electronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du.
“NOIR SOCHA”
Frantsesa? Ingelera? Txekiera? Edozein nahasketa dela ere, ez da talde honen partaideen artekoa bezalakorik. Halare, azkenean, amankomunean eroso sentiarazten dituen lurralde konposatzailea aurkitu dute. Aurretik, omenaldi ezberdinetan parte hartu bazuten ere, proiektu zehatz batek bereziki elkartu zituen. Jeff Buckley artistak utzitako ondarearen bertsio pertsonala hainbat lekutan errespetu osoz aurkezten zutenean alegia.
Omenaldien mundutik abiatu arren, azkenean beraien harriekin sorturiko bidea egitea aukeratu dute.
Aspalditik “ezezagunak” diren lau musika maitale hauek, urteen poderioz musika munduan zergatik irauten duten erakusteko desiratzen daude. Beraz, arretarik ez galdu.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Apirilak 13
- Ordutegia21:00
- Lekua Kutxa Kultur Kluba
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- Web Kutxa Kultur Kluba


