Berri Txarrak

Hazparne 2019(e)ko Apirilak 4
  • Berri Txarrak

Etenaldi mugagabearen aurretik burutuko duten Ikusi Arte Tour 2019 biraren baitan.

Pasa den abenduaren 12an, ohar batean, Gorka Urbizu taldeko buruak, ezustean, “Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia” heldu zitzaiola iragarri zuen. Bertan, taldearen azken kontzertuaren berri eman zuen. Sekulako oihartzuna izan zuen albisteak, eta neurri berekoa izan da azken kontzertuek sortutako ikusmina. Azaroaren 23an Navarra Arenan eskainiko duten azken kontzertuko sarrerak salgai jartzean, adibidez, eskari handiegia zela eta sarrerak erosteko plataforma bertan behera gelditu zen.

Etenaldi mugagabea iragartzen zuen oharrak 25 urteko ibilibideari errepasoa egiten zion: "Hogeitaka urtetan atsedenik hartu gabe aritu ondoren, egunetik egunera nekezagoa zait higadura emozional eta fisiko honi aurre egitea. Oraintxe bertan gure erritmoak ez doaz parean eta ez gaude %100ean jarraitzeko moduan", jarraitzen zuen agiriak. "Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da".

Urbizuk esplikatzen zuenez, musika eta sormena ulertzeko modu asko dago, "baina momentu batetik aurrera ezbaidan jarri beahr da ia dena. Erabaki beharra dago beti atezuan dagoen inertziarekin ze harreman mota eduki nahi duzun. Aroak ixten asmatu eta berriak abiatzen saiatu. Bestela esanda: ikasten segi".

Bederatzi disko, dokumental bat eta single bilduma bat argitaratu ditu Berri Txarrak taldeak duela 25 urte martxan jarri zenetik. Ehun abesti baino gehiago ditu taldeak, eta, mundu osoan barrena, mila kontzertu baino gehiago eskaini dituzte 25 urteotan.

 

Berri Txarrak

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Apirilak 4
  • Ordutegia20:00
  • LekuaTtottola Gaztetxea
    Hazparne
  • ZenbatekoaSarrerak agortuta
  • HizkuntzaEuskara

Non