Manez eta Kobreak
Manez Thierry Biscaryren izen artistikoa da. Talde ezberdinetan, Kalakan besteak beste, kantatu ondoren, bere kantuak aurkezten dizkigu. Lekukotasun intimo bat eskainiz, bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu, olerkari eta bertsolari batzuen idazkiz abiapuntu.
Metalezko musika jotzaileak, kobreak jotzeaz gain kantariak ere badira. Euskal Herriko ehunka talde informal bezala, gogotik kantatzen dute. Denak nomadak bihurtu dira eta batzuk ofizio berri bat hartu dute.
Taldearen musika tradizioan oinarritzen da eta aldi berean, doinu berrien freskotasuna eta txistukatzen diren kantuen bizitasuna dauka.
Haizezko instrumentuak eta ahotsak uztartuz, kondaira eta istorioen bidez, sentikortasunezko Euskal Herri poetiko bat, egiazkoa eta asmatutakoa, deskubrituko dugu.
Musikariak
- Thierry Biscary, ahotsa, perkusioak eta konposizioak
- Ana Telletxea, ahotsa, akordeoia eta perkusioak
- Fermin Garaikoetxea, ahotsa, tronpeta eta bonbardinoa
- Vianeey Desplantes, ahotsa eta bonbardinoa
- Bixente Etchegaray, ahotsa eta tronpeta
- Laura Etchegoyhen, ahotsa eta saxofoia
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Otsailak 10
- Ordutegia12:30
- LekuaGaztelekua
Oñati - Zenbatekoa5 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara


