Korner, Kultura & Futbol Festibala 2019
Korner, Kultura & Futbol Festibalaren bigarren edizioa Donostian izango da otsailaren 4tik 10era.
Korner Ernest Lluch Kultur Etxeak sustatutako eta Donostia Kultura eta Real Sociedad Fundazioarekin batera antolatutako proiektua da.
Urte asko dira futbola kirol bat baino zerbait gehiago dela. Azken urteetan batez ere gizarte eta kultura eremu anitzekin lotzen den esperientzia kolektibo bihurtu da. Hori dela eta, Kornerrek topaketa eta eztabaida puntu izan nahi du, kultura eta futbolaren arteko gero eta handiagoak diren konexioak uztartzeko hitzaldiak, proiekzioak, erakusketak eta proposamen eszenikoak...barne hartzen dituen programa anitz batetik abiatuta.
Publiko zabal bati zuzenduta beti dago, eta alde batera utzi gabe alderdi ludikoa eta futbolak kirol gisa duena, bereziki, Real Sociedadea.
EGITARAUA
Bigarren edizio honetan, eta Anoetan Real Sociedad eta Athletic Clubaren arteko derbi maskulino eta femeninoa jokatuko direnez, festibala ireki eta itxiko den asteburuetan, Kornerrek derbia bihurtu du programaren ardatz nagusi. Izan ere, derbiak futbolaren momentu gorena dira. Ziurrenik, ez dago pasio gehiago duen partidurik. Horietan taldearen, klubaren eta zaleen arteko batasunak gailurra jotzen du.
Jarduera asko egingo dira derbiaren inguruan.
- Otsailak 3, bertso-derbia
Festibalaren atariko gisa, otsailaren 3an Antzoki Zaharrean Bertso - Derbiaren XIII. Edizioa egingo da, bertsoak, futbola eta zaleak batzen dituen ospakizuna. Realeko hiru bertsolarik (Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran) eta Athleticeko beste hiruk (Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Xabi Paya) euren derbia jokatuko dute, Iker Iriarte gai jartzailearekin.
- Otsailak 4, inaugurazioa
Festibala berez otsailaren 4an hasiko da, hau ere Antzoki Zaharrean, “Derbi de leyendas” hitzaldiarekin. Luis Arconadak eta José Ángel Iribarrek, euskal futbolean maitatuen eta mirestuen diren mitoetako bik, euren ibilbide profesionalen eta futbolari buruzko euren ikuspuntuari buruz hitz egingo dute, Panenka aldizkariko editorea den Aitor Lagunasek moderatutako hitzaldian.
- Otsailak 5, zinema saio bikoitza
Zinemak ere presentzia garrantzitsua du Kornerren. Aurten festibalak saio bikoitza proposatzen du otsailaren 5ean Antzoki Zaharrean. Ihesa edo garaipena, zinemaren eta futbolaren klasiko handia, 1981ean John Hustonek zuzendutakoa, Pelé, Michael Caine, Stallone edo Max von Sydowk antzeztu zutena, arratsalde horretan gozatu ahalko den lehendabiziko pelikula izango da, 17:30ean.
20:00etan 2018an festibal ugaritik igaro den eta iritzi ezberdinak sortu dituen pelikula bat ikusteko aukera egongo da: Diamantino, Gabriel Abrantes eta Daniel Schmidt portugesek zuzendutakoa. Munduko futbol izar handi baten istorioa kontatzen du, presioa dela eta krisi handi bat pairatzen duena. Pelikulak nazioarteko sari ugari jaso ditu eta azkeneko Zinemaren Europako Sarietan Komedia Onenerako proposatu dute.
Bi pelikulen aurretik Cinemanía aldizkariko zuzendaria den Carlos Marañon eta Begoña del Teso kazetariaren arteko solasaldi txiki bat egongo da.
- Otsailak 6, “Acento Robinson” zuzenean
Otsailaren 6an hitzordu oso berezia egongo da Antzoki Zaharrean. Michael Robinsonek zuzenean grabatuko du, publikoarekin, Acento Robinson-en programa bat, Cadena SER irratian zuzentzen eta aurkezten duen irrati programa. “Los derbis no acaban nunca” titulupean, Robinsonek Zaharreko eszenatokian honako partaideak eta “derbi amaigabeak” bilduko ditu:
- Aritz Garde & Alvaro Fuentes, Oreja de Van Gogh taldekoak. Azken honek Bizkaian jaio eta realzale izatearen bitxikeriaz hitz egingo du.
- Andoni Egaña, idazlea eta bertsolari txapelketako garailea, bere Bilboko kideekin mantentzen duen lehiari buruz arituko da.
- Martín Caparrós; idazlea eta kazetaria, Argentinan derbiak bizitzen diren pasioaz mintzatuko da.
- Karlos Arguiñano & Eneko Atxa, euren derbi propioaz mintzatuko dira... sukalde artean jokatzen dutena.
- Otsailak 7, euskal kultura eta futbola
Derbitik harago, futbolak presentzia handia du Euskadin aspalditik, eta klub ezberdinak elementu garrantzitsuak dira euskal nortasuna definitzerako orduan. Zer isla du honek guztiak euskal kulturan eta horren sortzaileetan?
Koldo Almandoz zinema zuzendariak, Gari abeslari eta musikariak eta Ana Malagón Zaldua idazleak horri buruz hitz egingo dute Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak moderatutako solasaldian. San Jeronimo Aretoan, 19:30ean.
- Otsailak 8, emakumezkoen futbola existitzen da
Emakumezkoen futbolak ere, izugarri zabaltzen ari denak, edizio honetan presentzia garrantzitsua izango du, bi jarduerekin. Otsailaren 8an, Victoria Eugeniako Areto Clubean, Vero Boquete, Nahikari García eta Aintzane Encinas bilduko dira Olga Vizak moderatutako solasaldian, “Ellas también juegan: debate sobre el fútbol femenino” izenburupean. Urtetik urtera hazten ari den futbolaren zati baten oraina eta etorkizunari hurbiltzeko aukera ona da, emakumeen berdintasunaren aldeko borroka islatzen duena.
Solasaldi honen osagarri gisa otsailaren 29tik aurrera Boulevarden “Emakumeek ere jokatu egiten dute / Ellas también juegan” erakusketa egongo da: hastapenetatik gaur egunera arte emakumezkoen futbolaren garapena erakusten duten testu eta irudi multzoa.
- Otsailak 9 eta 10, Kirol Legez / Fair Play
Festibala Kukai Dantzaren lan berriaren aurkezpenarekin itxiko da: Kirol legez / Fair Play, Tabakalerako Patioan.
35 minutuko pieza berri bat da, Kukai Dantza eta Real Sociedad Fundazioa batu dituen sormen proiektu baten ondoriozkoa.
Egun bakoitzean 2 emanaldi egingo dira: 18:00 eta 20:00etan larunbatean eta 17:00 eta 19:00etan igandean.
- Korner eta sorrera 1: Derbis de Papel
Kornerrek hala eskatuta, hiru idazlek kontakizun ezberdinak sortu dituzte, zeinetan futbola eta derbiak bereziki protagonistak diren.
“Cogerse a las gashinas” lanean Martín Caparrós idazle argentinarrak munduko futboleko derbi handietako bati hurbildu zaio: Boca-River.
“Futbola iraganean gertatzen da”, Aritz Gorrotxategi donostiarrarenak eta “Etxeberria decide”, Galder Reguera bilbotarrarenak paperezko derbi bat osatzen dute, literaturako Real-Athletic bat, Urdin-gorri izenburuarekin.
Hiru kontakizunak doan banatuko dira Kornerreko jardueretara doazen pertsonen artean, baita Donostia Kulturako kultur etxeetan eta liburutegietan eta Real Sociedadeko dendetan ere.
- Korner eta sorrera 2: Korner galdetegia
Festibaleko web orrian (www.korner.eus) daude eskuragarri “Korner galdetegiak”. Kultur munduko pertsona ezagunei egindako elkarrizketa laburrak dira, futbolaren gaineko euren ikuspegia eta esperientzia jasotzen dutenak. Elkarrizketatuen artean Alicia Amatriain, Bernardo Atxaga, Jon Garaño, Ray Loriga, Maialen Lujanbio, Ignacio Martínez de Pisón, Benjamín Prado edo Jorge Valdano daude. Gehitutako azken biak Manuel Vilas eta Nacho Carretero idazleei egindakoak dira.
Gonbidapenak
Kirol legez / Fair Play izan ezik, Kornerreko jarduera guztiak doakoak dira eta sarrera librea dute edukiera bete arte. Gonbidapenak otsailaren 29tik aurrera har daitezke Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Real Sociedadeko dendetan ere.
Kirol legez / Fair Play-eko sarrerak web orrian eta Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan har daitezke, 8 euroan.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data Otsailaren 4(e)tik otsailaren 10(e)ra
- LekuaDonostia-San Sebastián


