Bang! Bang! Zine bikoitza: "Blade Runner" + "Blade Runner 2049"
"Ezezaguna. Zinema eta zientzia" zikloaren barruan.
Aurkezpena: Javier Aizpurua (Fisikaria; Centro de Materiales CSIC-UPV/EHU).
Blade Runner
Sinopsia
XXI. mendearen hasieran, Nexus-6 izeneko robot bat sortu zuen Tyrell Corporation konpainia ahaltsuak. Itxuraz gizakiok bezalakoa zen Nexus-6, baina indartsuagoa eta azkarragoa, eta erreplikante izena jarri zioten. Esklabo gisa egiten zuten lan robot horiek Lurraren kanpoko kolonietan. Nexus-6 talde baten matxinada odoltsuaren ondoren, Lurretik egotzi egin zituzten erreplikanteak. Kondena betetzen ez zuten robot guztiak akabatzeko agindua zuten blade runner zeritzen polizia-brigada bereziek. Baina hilketa haiei ez zieten "exekuzioak" deitzen, baizik eta "erretiratzeak". Gertakari larri bat dela-eta, berriz ere lanera itzultzeko agindu diote Rick Deckard blade runner ohiari, erreplikante matxino batzuk aurkitu eta "erretira" ditzan.
- Jatorrizko titulua: Blade Runner
- Itzulitako izenburua: Blade Runner
- Zuzendaria: Ridley Scott
- Urtea: 1982
- Produkzioa: AEB
- Bertsioa: JBAES (jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin)
- Iraupena: 117'
- Gidoia: David Webb Peoples, Hampton Fancher (Eleberria: Philip K. Dick)
- Aktoreak: Harrison Ford, Rutger Hauer, Sean Young, Daryl Hannah, Edward James Olmos, Joanna Cassidy, Brion James, Joe Turkel, M. Emmet Walsh, William Sanderson, James Hong, Morgan Paull, Hy Pyke
Blade Runner 2049
Sinopsia
Blade runner berri batek (K) ondo gordeta zegoen sekretu bat aurkitu du. Gizartea jasaten ari den kaosa menderatzeko lagungarri izan daiteke aurkikuntza. Ondoren, duela 30 urte desagertutako Rick Deckard izeneko blade runneraren bila hasi da K.
- Jatorrizko titulua: Blade Runner 2049
- Itzulitako izenburua: Blade Runner 2049
- Zuzendaria: Denis Villeneuve
- Urtea: 2017
- Produkzioa: AEB
- Bertsioa: JBAES (jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin)
- Iraupena: 164'
- Gidoia: Hampton Fancher, Michael Green (Istorioa: Hampton Fancher; Pertsonaiak: Philip K. Dick)
- Aktoreak: Ryan Gosling, Harrison Ford, Ana de Armas, Jared Leto, Sylvia Hoeks, Robin Wright, Mackenzie Davis, Carla Juri, Lennie James, Dave Bautista, Barkhad Abdi, David Dastmalchian, Hiam Abbass, Edward James Olmos, Loren Peta, Vilma Szécsi, Elarica Johnson, István Göz
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data Martxoak 2
- Ordutegia19:00
- Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao - Zenbatekoa14 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaIngelesa
- Web Bilboko Arte Eder Museoa


