"La Marcha de (San) Sebastián"
Espainia. Zuzendaritza: Manuel Aguilar. Aktoreak: Fernando Ruiz, Teresa Alzuru.
La Marcha de (San) Sebastian Manuel Aguilarrek idatzi eta zuzendutako film labur musikala da, Galipot Zinemak ekoiztua. Sebastian eta Claire bikotea osatzen dute eta Donostian egun batzuk igarotzen ari diren turistak dira. Alde Zaharretik paseoan, Sarriegiren estatua ukitu eta mundu musikal batean murgilduko dira, hiriko jai handiaren benetako protagonistak bilakatuko direlarik: DANBORRADAKO PROTAGONISTAK.
Fernando Ruiz eta Teresa Alzuru dira laburraren aktore nagusiak. Gaztetxo Antzerki Eskolak sortu ditu koreografiak eta hainbat hiritar nabarmenen cameo eta agerraldi bereziak ere ikusiko dira.
Galipot Zinema ekoiztetxea 2015ean sortu zen Donostian eta orain arte honako film laburrak ekoiztu ditu: "Mañana", "Ritual" eta "Podéis ir en paz".
Gonbidapenak eskuragarri urtarrilaren 7tik aurrera Antzoki Zaharreko leihatilan: : 11:30-13:30 / 17:00-20:00.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data Urtarrilak 16
- Ordutegia19:30 eta 20:30
- Lekua Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- Web Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)


