Eztena Jaialdia 2020
Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XII. edizioa antolatu du Zizt! Elkarteak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Normalean ekainean antolatzen den jaialdia da Eztena eta aurten, beste ekitaldi askorekin gertatu den bezala, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz irailera mugitu behar izan dute.
Bere hasierako helburuei fidel, Eztenak aurten ere Euskal Herrian sortzen diren proposamen arriskatuenei jarri die arreta, euskal eszenari, eta oro har, sorkuntzari beste begirada mota bat zabaldu nahian. Aurten, jaialdiak bi ardatz izango dituela adierazi dute.
Batetik, euskal teatroko belaunaldi berrien lanak erakutsiko dira; izan ere, belaunaldi berrietako sortzaileen artean lagundu, bultzatu eta ezagutu beharreko proposamen interesgarri eta arriskatu asko dagoela uste dute antolakuntzako kideek. Hau horrela, Formol kolektiboa, Tripak kolektiboa, Erika Olaizola eta Kamikaz kolektiboa, Hatxe taldea, Jon Ander Urresti, Xanti Agirrezabala eta Maite Aizpurua izango dira aurtengo egitaraua osatuko duten sortzaileak.
Bestetik, Errenteriako 700. urteurreneko ekitaldiekin bat eginez, Eztenaren barruan ezohiko laborategi bat antolatu dute, Sra Polaroiska kolektiboaren eskutik: kolektiboko kideek ikerketa bat egin dute udan zehar, herriko Gamon Zumardiko dantzaldi ezagunak ardatz hartuta. Horretarako, hainbat dokumentu aztertzeaz gain, dantzaldiak ezagututako herritarrak elkarrizketatu dituzte. Horretan guztian oinarrituta laborategi parte-hartzaile bat gidatuko dute irailaren 7tik 12ra, eta horren emaitza jaialdian erakutsiko dute, performance ireki batean.
Ardatz horiez gain, beste ekimen batzuk ere gauzatuko dira jaialdian. Bi konpainia egongo dira aste osoan zehar sormen prozesuan dauden bi proiekturen egonaldiak egiten: Formol kolektiboa batetik eta Jon Ander Urresti bestetik. Egonaldien amaieran, erakustaldi irekiak egingo dituzte, publikoarekin sormen prozesua partekatzeko.
Gainera, Tripak kolektiboak, bere emanaldia eskaintzeaz gain, performance ikastaroa eskainiko du: “Tripak kalera: antzerki tailer esperimentala”.
Ikuskizun guztiak doakoak izango dira eta bertaratzeko, gonbidapenak eskuratu beharko dituzte herritarrek. Horretarako bi modu aktibatu dituzte: bibe.me web orrian eta Niessen Kulturguneko harreran (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte).
Pertsona bakoitzak 4 gonbidapen eskuratu ahal izango ditu gehienez ikuskizun bakoitzerako.
Egitaraua
Irailak 6
- 19.30, Niessen auditorioan, EMANALDIA.
Taldea: TRIPAK.
Lana: Urruna.
Irailak 10
- 18:30, Niessen entsegu gelan, EGONALDI IRTEERA.
Taldea: Jon Ander Urresti.
Obra: Baserri galduen gorputz biziak - 19:30, Niessen auditorioan, EGONALDI IRTEERA.
Taldea: FORMOL.
Obra: Maketa.
Irailak 11
- 19:00, Niessen auditorioan, EMANALDIA.
Taldea: Xanti Agirrezabala.
Obra: Satiro. - 20:30, Niessen auditorioan, EMANALDIA.
Taldea: Maite Aizpurua.
Obra: Erresistentzia arazo fisikoa da.
Irailak 12
- 17:00, Niessen auditorioan, EMANALDIA.
Taldea: Kamikaz kolektiboa, Erika Olaizola.
Obra: Panpina. - 19.00, PERFORMANCEA.
Taldea: Sra. Polaroiska.
Obra: Alamedako dantzaldia/El baile de la Alameda. - 22:00, Niessen auditorioan, KONTZERTU-EMANALDIA.
Taldea: Hatxe.
Obra: Panpin hautsien dantza.
Antzerki-performance IKASTAROA:
-Egunak: irailak 10-12.
Norentzat: irekia, izena eman behar da aurretik.
Taldea: TRIPAK kolektiboa.
Tailerraren izena: “Tripak kalera: antzerki tailer esperimentala”
EGONALDIAK:
Irailaren 4tik 12ra bi proiektu egongo dira egonaldiak egiten, eta amaieran saio irekiak eskainiko
dituzte:
-Taldea: Jon Ander Urresti (irailaren 7tik 12ra Niessen entsegu gelan)
Obra: Baserri galduen gorputz biziak.
-Taldea: FORMOL (irailaren 4tik 12ra Niessen auditorioan)
Obra: Maketa.
PERFORMANCE-LABORATEGIA:
Sra. Polaroiska kolektiboak uztailetik ikerketa bat abiatu du Errenteria/Oreretan, duela hamarkada
batzuetako Zumardiko dantzaldi ezagunetan oinarriturik.
Emaitzaren estetika eta formatua jendaurrean erakutsiko dute performance modura, Eztena
jaialdiaren barruan; erakustaldiaren forma definitiboa prozesuan zehar erabakiko da.
Ekintza performatiboa: irailaren 12an.
- Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik.
- Non?
- ONLINE: https://bibe.me
- NIESSEN KULTURGUNEAko Harreran, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00
- TAKILAN, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago. - Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
- Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2019(e)ko irailaren 6(e)tik 2020(e)ko irailaren 12(e)ra
- Lekua Niessen Kulturgunea
Alfonso XI, z/g
Errenteria - ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Niessen Kulturgunea


