"EZ SUB"
Gabonak Arte 2018ren barruan.
Urpeko ontzi bitxi bat orientazioa galduta dabil Kulturen Ataritik. Formatu handiko makina eszeniko bat, ibiltariak beste errealitate batera garraiatzeko gai dena. 'EZ SUB'-ek desafio egiten die ideien ausardiari, eta eszenografia eta antzerkia bateratzen ditu, bere esperientzia eszenikoa berrikuntzaren eta zentzumenezko esperientziaren zerbitzura jarriz.
Azkuna Zentroko Kulturen Ataria eratzen duten espazioetatik nabigatuz, 'EZ SUB'-ek aktore eta performer bilakatzen ditu ikusleak, hiriko urpeko ontziaren barruan, une bereziak sorraraziz.
Projeto EZ 2012. urtean sortu zen, orduan erabaki baitzuten ezinezko ideiak eraikitzea, 'zoramenez, asmamenez eta ErgelkeriaZ’ baliatuta. Artisauzko estiloa erabiliz, Projeto EZ-ek eszenako makina bakanak eraikitzen eta sorrarazten ditu, eta bide ematen die ikusleei eragin-truke zuzena izateko edo, besterik gabe, esperientzia bakan bat behatzeko. Interbentzio-izaeraz, antzerki ibiltariko animazio-estiloa da proiektuaren oinarria.
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza: João Pinto
- Eraikuntza: João Pinto, Luís Seixas
- Produkzioa: Kandengue Arts
- Testua eta ahotsa: Miguel Branca
- Itzulpena: Jani Dunne, Miguel Branca
- Soinu-efektuak: José Janeiro
- Mekanikarako laguntza: José Guedes
- Jantziak: João Pinto
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaProjeto EZ
- Data Abenduaren 27(e)tik abenduaren 28(e)ra
- OrdutegiaAbenduak 27 eta 28: 13:00-13:50 eta 17:00-17:50
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web AZ Azkuna Zentroa


