"Giraffe"
Bilbao TX 2018 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
"Ezin dut gogoratu zer izan zen lehenago itsulapikoa ala jirafa. Jendeak txanponak botatzen jarraitzen du eta uste dut ezin izango dudala hori inoiz gainditu. Nire gauek ametsez beteak izaten jarraitzen dute. Batzuetan norbaitek bere besoekin besarkatzen duen panpina bat naizela amesten dut, beste batzuetan aldiz, zuhaitz batetik bestera basoan korrika nabilela amesten dut.
Mahai baten gainean gauzatzen den hitzik gabeko obra bat da Giraffe. Haur batek jostailuzko hegazkin bat erosi nahi du eta zerua maite duen agure batek berriz, hegan egin nahi du. Horretaz gain itsulapiko forma duen jirafa batek, dirua gordetzeko baina zerbait gehiagorako balio duen zerbait izan nahiko luke.
Istorio hauek guztiak elkarrekin nahastuz sortzen den lana emozioz eta sentimenduz beteriko ikuskizuna dela esan dezakegu. Bertako protagonista diren pertsonaiek jirafarekin eraikitzen duten erlazioaren bitartez, maitatzeko, lagunak izateko, amesteko... beste hainbat sentimenturekin eta gaitasunekin, kontektatuko dute.
Ikusleak: Familientzako ikuskizuna (3 urtetik gorakoentzat).
Iraupena: 40 minutu.
http://www.hopsignor.gr/en/
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaHop Signor
- Data Azaroak 27
- Ordutegia18:30
- Lekua Campos Elíseos Antzokia
Bertendona, 5
Bilbao - Zenbatekoa5 / 8 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Campos Elíseos Antzokia


