FAS Zinekluba: "Sans Soleil"
Sans soleil / Sin sol - Francia - 1983 - 100 min - (Doc) - Zuz Chris Marker - V.O.S.C.
Sans soleil, dokumental erako saiakera-film bat da. Saio zertxobait esperimentala izaten da saiakera bat, eta, hortaz, ez dago oso egituratua. Kasu honetan, egokiagoa da esatea egitura ez lineal bat duela, eta bide bihurgunetsu bat egiten duela, saihesbide ugarirekin.
Emakumezko ahots batek gutun batzuk irakurtzen ditu, alegiazko pertsonaia batek igorririko gutunak; kamarografoa da pertsonaia hori; zenbait lekutan ibiliko da, eta gauzak gertatuko zaizkio. Sans soleilen izenari dagokionez, Modesto Mussorgskyri hartua da, ahotsarekin eta pianorik gabe kantatzeko pentsatua den kantu ziklo batetik.
Film honetan, muntatzaile eta argazkilari bikaina dela erakusten du Marker-ek, eta originaltasun eta ikusmira handiko pentsalaria.
Gonbidatua: Ernesto del Rio (zuzendaria eta ZINEBIren zuzendari ohia)
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data Urriak 23
- Ordutegia19:45
- LekuaEl Carmen aretoa
Indautxu plaza
Bilbao - Zenbatekoa3 / 5 €
- HizkuntzaGaztelania


.jpg)