Tina Turner Tribute

Donostia-San Sebastián Abenduak 30
  • Tina Turner Tribute

Ia 60 urte iragan dira bere debutetik, eta Tina Turnerrek jarraitzen du "Simply the best" izaten. Belaunaldi berriek ez dute lortu hark lortu zuen Rockaren Erreginaren izendapena kentzea. Agertokiaren gainean energia hutsa zen, eta bere kontzertuak dinamitazko eztanda ziren.

Abeslariaren zale-multzoek bera agertokien gainean berriro ikusteko aukera izango dute Tina Turner Tribute ikuskizunean. Kantaria, ahots ahaltsu eta basatiaz, abeslari estatubatuarra bilakatuko da, eta bereganatu ahalko ditu Tina Turnerren energia indartsua, horren presentzia liluragarria, sentsualitatea, eta soularen eta rock and rollaren konbinazio ezin hobea.

Kontzertuan 50 urte baino gehiagoko lan-ibilbidean izandako abestirik arrakastatsuenen errepasoa egingo da. Alegia, hainbat belaunaldiren bizitzaren soinu-banda diren abestiak, "What’s love got to do with it" eta "We don’t need another hero" abestiekin hasita, "Proud Mary", "Private dancer", mitikoa den "River deep – Mountain high" abestiekin jarraituta, eta, nola ez, "The best".

Kursaal

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Abenduak 30
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa35 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web Kursaal

Non