"Gure oroitzapenak"
Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako.
Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura...
Fitxa
- Ekoizpena: Adabaki Ekoizpenak (Mikel Arredondo Bilbao, Lutxo Egia del Rio, Hibai Castro Egia - ekoizpenak@adabaki.eus)
- Ekoizpen elkartua: Gastibeltza Filmak (gastibeltza.filmak@gmail.com), Elkar, Zenbat Gara Elkartea
- Ekoizle eragileak: Hibai Castro, Mikel Arredondo, Lutxo Egia
- Ekoizle elkartuak: Anjel Valdes, Jusu Martinez
- Jatorrizko ideia: Angel Azkarraga 'Matxitxa'
- Jatorrizko testuak: Joseba Sarrionandia
- Zuzendariak: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua
- Salmentak eta banaketa: Atera Films (info@aterafilms.com)
- Iraupena: 96 minutu
- Hizkuntza: Euskara, gaztelania, kurduera, portugesa
- Filmaren webgunea: gureoroitzapenak.adabaki.eus
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data Urriak 12
- Ordutegia20:45
- Lekua Atalante zinegela
7 rue Denis Etcheverry
Baiona - HizkuntzaEuskara
- Web Atalante zinegela


