Kepa Junkera & Sorginak eta lagunak (Bertan behera)
Aitzina Folk 2018 programaren baitan
Kepa Junkera munduko euskal kulturaren enbaxadore nagusiak Aitzina Folken errepikatzen du, Sorginak lagun (6 euskal gazte taldea, abeslariak eta perkusio joleak).
Bilboko Euskal folk musikari, konpositore eta produktorea jaialdiara itzuliko da. Txikitixaren maixuak, orain arte 29 album azaleratu ditu. Eta 2004an Grammy Latino saria irabazi du Folk Album Onena bere zuzeneko diskoa ‘K‘ dela eta. Amaren partetiko aitonaren eraginez, tradiziozko musika txikitatik bizi izan zuen. Autodidakta, ezinegona eta urduria izanik, berezko estiloa sortu eta bide pertsonala egin du, nazioartean lan egiten duen Euskal Herriko musikari garrantzitsuenetarikoa bihurturik.
Lehenengo diskoan, Kepa, Zabaleta eta Motriku (1987), trikitixa interpretatu eta konposatzeko moduaren eraldatze handia ikusten hasi zen. Hurrengo bietan trikia Jazzarekin bat egin zuen eta horren emaitza abanguardiako bi lan ziren, bere garaian aurreratuak zirenak. Geroago musikari handiekiko elkarlanak heldu ziren: Riccardo Tessi, John Kirkpatrick, Júlio Pereira, Ibon Koteron albokaria… 1998an bere lan garrantzitsuenetariko eta saridunetariko bat aurkeztu zuen: Bilbao hora 00:00h, non 40 musikarik baino gehiagok bere jaiotze-hiriaren omenaldian egiten duten lan. Bere diskoa, HIRI (2006), World Music –eko diskorik onena aukeratu zuten. ETXEA diskoan euskal kulturaren tradiziozko 27 gai biltzen ditu, 50 artista baino gehiago lagun, besteak beste, Estrella Morente, José Antonio Ramos, Dulce Pontes, Miguel Bosé, Ana Belén, Víctor Manuel, Sole Giménez, Miguel Ríos, Andrés Calamaro, Joaquín Díaz, Amancio Prada….
Bere jarraipena KALEA diskoa izan zen, non, Amerikako 11 herrialdetako 82 artista lagun, tradiziozko euskal musikako 24 gai grabatu zituen, hala nola, Juanes, Pablo Milanés, Ximena Sariñana, Liliana Vitale, Pedro Aznar, Patricia Sosa, Lito Vitale, Celso Duarte… HABANA SESSIONS diskoan trikitixa eta Kepa Junkeraren melodiak hartzen ditu, Rolando Luna kubatarraren xumetasunak eta gozotasunak apainduta. Kubatarra “Buena Vista Social Club”eko piano jolea da eta berarekin disko ezberdina eta pertsonala sortzen du, indarrez betetakoa.
2010ean Kepa Junkerak, Xabier Amuriza eta LEIOA KANTIKA KORALArekin batera, BETI BIZI diskoa aurkeztu zuen, 12 gaiz osatuta, non lehenaldia, abesbatza mundua eta musika elektronikoa bikain fusionatzen diren.
Junkerak oso bestelako musikariekin kolaboratu du, María del Mar Bonet, Carlos Núñez, Caetano Veloso, The Chieftains, Dulce Pontes, Pat Metheny eta askoz gehiago. Euskararen aldeko ekintza kulturaletan bere parte hartzea azpimarratu behar da, baita txalaparta, alboka eta txistuaren aldeko bere apustua ere. Bere lana askotarikoa izan da, bai musikari, bai ekoizke eta konposatzaile, zein irakasle.
Kontzertu honetan Sorginak, sei euskal emakume gaztek, abestu, dantzatu eta perkusioa jotzen dutenez gain, Eva Tejedor (perkusioa eta ahotsa) eta Josep Maria Ribellesen kolaborazioa gogoan izango du.


