Ikus-entzunezko ekoizpena (Online)

Usurbil Otsailaren 4(e)tik martxoaren 15(e)ra
  • Ikus-entzunezko ekoizpena (Online)

Ikastaro honetan produktoreek erabiltzen dituzten teknikak eta tresnak aplikatzen ikasiko duzu lan-egitasmo bat burutzeko eta proiektuaren egutegi orokor bat antolatzeko, non serie baten preprodukzioaren, grabaketaren eta postprodukzioaren fasea guztiak eta beren aurrekontuak islatzen diren. Adibide ezberdinak ikusiko ditugu, hala nola, zineko luzemetrai bat, telesail bat, telebistako lehiaketa bat edo publizitate marka baten interneterako bideo bat.

HELBURUAK

  • Produkzio profesionalean erabiltzen diren gidalerroak ezagutzea.
  • Proiektuak modu profesionalean nola produzitu ikastea.

EGITARAUA

1. Ideiatik proiektuaren garapen, prestaketa, aurrekontu eta salmentara

1.1. Ikus-entzunezko proiektu baten faseetan barrena.
1.2. Proiektuaren garapen egokirako beharrezko elementuak.
1.3. Dossierra/Packaging.
1.4. Garapen aurrekontua, produkzio aurrekontua, finantzaketa plana.
1.5. Finantzaketa, diru-laguntzak.

 

2. Ikus-entzunezko formatuen diseinuan aurrekontuen prestaketarako kontzeptu orokorrak

2.1. Grabaketa formatuaren kontzeptua.
2.2. Salmenta dossierraren banakapena.
2.3. Produkzio diseinuaren egutegi orokorra.
2.4. Aurrekontua. Sailak.
2.5. Denbora – Egutegia.
2.6. Sailak. Kontzeptuak. Portzentaiak.
2.7. Nora doa dirua ikus-entzunezko proiektu batean?
2.8. Proiektuaren araberako aurrekontu formatu ezberdinak.

3. Zinema produkzioa

3.1. Gidoiaren lan-plana eta banakapena.
3.2. Aurrekontuen egutegi orokorra.
3.3. Zinema aurrekontua. ICCA eredua.
3.4. Aurrekontu adibideak.

4. Ikus-entzunezko fikzioaren produkzioa, formatu ezberdinak.

4.1. Grabaketa formatuaren kontzeptua.
4.2. Biblia eta Pilotuaren banakapena.
4.3. Produkzio diseinuaren egutegi orokorra.
4.4. Aurrekontua. Sailak.
4.5. Telesail baten adibidea.

5. Barietate saioen produkzioa

5.1. Aurrekontua.
5.2. Telebistako lehiaketa baten adibidea.

6. Publizitate eta interneterako bideoen produkzioa

6.1. Spot baten aurrekontua.
6.2. Interneten banatzeko publizitate marka baten bideoaren aurrekontua.

HARTZAILEAK

Ikus-entzunezko komunikazioaren alorreko profesional eta ikasleak / lizentziatuak ikus-entzunezko proiektuak sortu eta saltzeko interesa dutenak eta beraien ikus-entzunezko produkzioaren ikuspegi orokor bat izan nahi dutenak.

Asmoz

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Otsailaren 4(e)tik martxoaren 15(e)ra
  • Ordutegia30 ordu
  • LekuaAsmoz Asteasuain, 14
    Usurbil
  • Zenbatekoa390 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Izena emateko informazioa

Non