"Hitz Adina Mintzo" hizkuntza gutxituen zikloa 2018-2019
Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 4. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: mapuzugun-a, maoriera, bretoiera, hassaniera, parmera eta lemkera.
Aurten lehen aldiz zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko.
- Eman izena hemen. *Gemma Sanginesen aurkezpen saioa doakoa izango da.
Aurten ere zikloak UPV/EHU, Garabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren babesa du.
Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentat etaUPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).
Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Hitz Adina Mintzo, Beñat Garaiorekin elkarlanean. Zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu. Bertan hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira.
2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera eta kaxubiarra, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera eta ekialdeko txerokiera , Asiako kurduera eta hokkienera, Afrikako tamazightera eta mundu mailako esperantoaeta zeinu hizkuntzak landu dira (ikusi saioen bideoak).
2018-2019 ikasturteko egitaraua
- Irailak 20, osteguna:
Gemma Sanginés Psikologian lizentziatua eta TELP tailerren sortzaileetako bat
11:00etan UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoan
19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean Ortuño aretoan
Lehen saio hau irekia eta doakoa izango da
- Urriak 24, asteazkena: Mapuzugun
Iban Gartzia Wallmapu Euskal Herria elkarteko kidea
Saio honetan izena emateko hemen
- Azaroak 14, asteazkena: Maoriera
Imanol Miner normalizazio teknikaria
Saio honetan izena emateko hemen
- Urtarrilak 16, asteazkena: Bretoiera
Metig Jakez-Vargas kazetaria
Saio honetan izena emateko hemen
- Otsailak 20, asteazkena: Hassaniera
Elyem Chej Gizarte Hirigintzako teknikaria
Saio honetan izena emateko hemen
- Martxoak 20, asteazkena:Parmera
Sara Agnetti fisioterapeuta
Saio honetan izena emateko hemen
- Apirilak 10, asteazkena: Lemkera
Jon Mikel Intsausti informatikaria
Saio honetan izena emateko hemen
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data Irailaren 20(e)tik apirilaren 10(e)ra
- Lekua Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Vitoria-Gasteiz - Web Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)


