"Por los pelos"

Eibar Urriak 19
  • "Por los pelos"
  • "Por los pelos"

Imprebís-en sortzaileak eta ‘La cena de los idiotas’, ‘La ratonera’ eta ‘Taxi’- ren ekoizleak Estatu Batuetako historian gehien antzeztu den lanarekin datoz Eibarrera.

Barrez lehertzeko moduko polizia-komedia bat da. Erahilketa bat gertatzen da eta susmagarriak diren lau pertsona eta bi polizia ileapaindegi batean giltzaperatuta daude. Publikoak erabakitzen du hiltzailea zein den. Egun bakoitzean amaiera desbedin bat, dagoeneko Guiness Errekorren Liburuan sartu den lan batentzako. Etorri zaitez barrez lehertzera eta erruduna zein den erabakitzera. ‘Shear Madness’ Bruce Jordan eta Marilyn Abramsekin estreinatu zen Bostoneko Charles Playhousen 1980an. Ondoren, 1987an, Washingtoneko Kennedy Centerren arkeztu zuten. Duela hainbat urte New Yorken arrakasta handia izaten dihardu, Broadwayko New World Stagesen, hain zuzen ere.

Eta une hauetan Korea, Grezia, Frantzia eta Polonian antzezten ari dira. Emankizun hau aurrera eraman ahal izateko itzelezko aktore taldea elkartu da eta Carles Castillo eta Carles Montoliuren inprobisazio-antzerkiaren esperientzia Juan Gearen esperientziarekin eta Rafa Alarcón eta Marta Chinerren gaztetasunarekin elkartzen da. 2017ko apirilean balentzieraz estreinatu zen, Balentziako Talía Antzerkian, “Pels  Pèls” izenburupean, eta hilabete geroago antzerki berean gazteleraz estreinatu zuten ‘Por los pelos’ izenburuarekin

  • Antzezleak: Rafa Alarcón, Carles Castillo, Marta Chiner, Juan Gea, Lola Moltó, Carles Montoliu
  • Zuzendaritza: Santiago Sánchez

 


Laburrean

Non