AIKO Taldea: "Dantzapoteoa"
AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionala hedatzen duen musikari eta dantza maisuen taldeak, Bilboko Alde Zaharra dantzagune bihurtuko du hurrengo ostegunean, abuztuaren 23an, bere ohiko dantzapoteoarekin. 13:00tan izango da, eta Alde Zaharreko hainbat tokitatik ibiliko da, Txakur kaletik abiatuta.
AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek Bilboko Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte, hurbiltzen den edonor dantzatzera eta abestera gonbidatuz, dibertsio eta gozamen giroan. Sabin Bikandik, txistu eta danbolinarekin, Alvaro Garciak, gitarrarekin, Txus Aranburuk, akordeoiarekin, eta Amaiur Cajaravillek, kontrabaxuarekin, dantzarako errepertorioa eskainiko dute guztion gozamenerako.
Horrela, publikoak pasodobleak, balsak, jotak, eskudantzak, porruak, jauziak, mazurkak edota sokadantzak dantzatzen parte har dezake. Musika entzuten den bitartean, Patxi Laborda, Katalin Zarate, Abel Iriondo eta Josu Zarate, AIKO Taldeko dantza maisuak, dantzak gidatzen arituko dira. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.
Topagunea Txakur kalean izango da eta hortik Alde Zaharreko hainbat kaleetatik mugituko dira, Santa María, Pilota, Barrenkale eta Jardines kaleetatik hain zuzen, bertatik pasatzen den edonor dantzatzera animatuz.
AIKO Taldeko musikariak: Sabin Bikandi (txistu y danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua).
AIKO Taldeko dantza maisuak: Patxi Laborda, Katalin Zarate, Abel Iriondo, Josu Zarate.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data Abuztuak 23
- Ordutegia13:00
- LekuaBilbao
- ZenbatekoaDoan


