En Tol Sarmiento + Def Con Dos
En Tol Sarmiento taldeak klimax batera ailegatzea lortu du AmETSetan bosgarren diskoan; ametsetan pentsatutakoa eta gertatutakoa errealitatean ikusi nahi izan dute, kanta biribilenak behin eta berriro prestatu euren kontzerturik gogokoena jotzeko. Emaitzak hiru zati ditu: zuzenekoaren audioa (CDa), zuzenekoaren bideoa (DVDa) eta taldeari buruzko 60 minutuko dokumentala.
ETSk diskoz dizko eta abestiz abesti entzule gaztea gatibatzeko indarra izan du. Xume hasi ziren, xume iraun dute, xumetasunaren politika ez da itxura, ETS taldeak xumetasunetik atera baitu orain arte dena. Ametsaren bidea eraiki dute hankak lurrean jarrita. AmETSetan diskoa festaren festa da, disko zintzoa, eta taldeari buruzko dokumentala ikusteko erraza eta atsegina da. Zergatik? ETS atseginak direlako eta badakitelako bidea modu horretara eraiki behar dela. Ez dira soilik erreferente Arabako Errioxan, Euskal Herria konbentzitu dute kantekin. Bada hori baino amets politagorik? Agian...
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Abuztuak 17
- Ordutegia23:00
- LekuaPlazaNanclares de la Oca/Langraiz Oka
Iruña Oka - ZenbatekoaDoan


.jpg)