"Yee-Haw"
Kalerik Kale 2018ren barruan.
Yee-Haw! berotasun garrasia da, poztasun oihua, Mendebalde zaharra gogora dakarkigun zoriontasun onomatopeia hutsa… Hura entzun eta badoa gure gogoa… Andaluisianako lur zaharretara. Danba, danba! Yee-haw! Kanpotar, ikuskizun honetan, kostata bereiziko dituzu musikariak, malabaristak eta pailazoak, baina seguru algara bat baino gehiago aterako duzula zorrotik. La Banda del Otrok kolpea jo nahi du country, ragtime eta bluegrassean inspiratuta.
Ez dakigu ezer talde honi edo bere taldekideen jatorriari buruz. Kondairatik errealitatetik baino gertuago, besteak beste, Andaluisianako mendebaldeko tokiren batekoak direla diote. Hala ere, maiz egiten dutenez ihes, ez da gauza erraza haiek toki jakin batean aurkitzea. Zirkoarekin egin zuten ihes oso gaztetan, eta litekeena da horregatik malabarismoko gaitasunak bereganatu izana. Hala ere, euren burua musikaritzat aurkeztuko dute. Bidelapurrak izango balira bezala, gehienetan gaiztakeriaren bat prestatzen dabiltza, baina kontran datorkie ia beti.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaLa banda del otro
- Data Irailak 1
- Ordutegia22:30
- LekuaPlaza
Mundaka - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


