The Dance Factory Johannesburg: "Beltxargen aintzira"
Hamaika dantzariko konpainia baten buru, Dada Masilo hegoafrikarrak, herrialde horretako dantzari koreografo gazte ezagunenetako batek, klasiko handi bat hartu, eta beretu egin ditu gaiak, Tchaïkovskiren musika, tutuak eta puntako oinetakoak. Masilok “hegoafrikartu” egin du balleta, baina begirune handiz jardunda, ukitu berria emanez eta biziberrituz, sexuen, generoen eta homofobiaren gaiak txertatuz HIESak jotako herrialde batean.
Beltxargen aintzira lanaren berrirakurketa honek arrakasta handia izan du Lyongo dantza bienalean, eta ondoren Musée du quai Branly museoan. Izan ere, koreografiak birtuosismoz nahasten ditu puntako dantza eta afrikar eragin sendoak dituen dantza garaikidea.
Dada Masiloren bakarkakoak harrigarriak dira. Swan Lake lan ahaztezin baten berrikusketa kartsua da, eta dantza bozkariotsua, argia, txundigarria eta umorez betea eskaintzen du.
- Koreografia: Dada Masilo
- 12 dantzarirentzat lana
- Konpainia: Dada Masilo
- The Dance Factory
- Musikak: Pyotr Iliich Tchaikovsky, Steve Reich, René Avenant, Camille Saint-Saëns, Arvo Pärt
- Argi sorkuntza: Suzette Le Sueur
- Jantzien diseinua: Dada Masilo, Suzette Le Sueur
- Jantzien sorkuntza: Ann y Kirsten Bailes
- Ekoizpena: The Dance Factory/ Suzette Le Sueur
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaThe Dance Factory Johannesburg
- Data Otsailaren 1(e)tik otsailaren 2(e)ra
- OrdutegiaOtsailak 1 eta 2: 19:30
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa12 / 42 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Arriaga Antzokia


