"Erlauntza"
Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...
Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira... Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Itziar Urretabizkaia, Getari Etxegarai eta Leire Ruiz dira lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.
Erlauntza, Victoria Eugenia Antzokiak, Gasteizko Antzoki Zaharrak eta Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana da Antzerkigintza Berriak programaren barne.
- Egilea: Kepa Errasti
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Antzezleak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Leire Ruiz, Naiara Arnedo
- Ekoizpena: Arriaga Antzokia, Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia, Vaivén producciones
Informazio gehiago: Vaivén Producciones
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaVaiven Producciones
- Data Urtarrilak 15
- Ordutegia19:30
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa8 / 18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Arriaga Antzokia


