Benito Lertxundi

Bilbao Abenduak 2
  • Benito Lertxundi

Autodidakta eta inkonformista, Benito Lertxundik bere bidetik jarraitzen du. 50 urte baino gehiago daramatza agertokietan, eta ez dio men egin ez inongo modari, ez inongo ortodoxiari. Berriro izango da Arriaga Antzokian, non arrakasta ugari lortu izan dituen, eta lan berri bat aurkeztuko du, Ospakizun gauean, hamar abestiz osatua.

Sena azaleratu dadin desikastearen beharra edo menderatutako herriaren espíritu askatzaileari deia dira, besteak beste, diskoan jorratu dituen gaietako batzuk, eta, horrez gainera, Jorge Bucay, Fernando Pessoa eta beste poeta batzuen iruditeriaz inguratu nahi du entzulea.

Diskoaren grabaketan parte hartu duten musikariek lagunduta, Getariako bardoak abesti berriak joko ditu, baita bere ibilbideko lan ezagun eta enblematikoenetako batzuk ere.

  • Ahotsa eta gitarra: Benito Lertxundi
  • Pianoa eta sintetizadorea: Juantxo Zeberio
  • Bateria: David Gorospe
  • Baxua eta kontrabaxua: Amaiur Cajaraville
  • Gitarra: Gurutz Bikuña
  • Gitarra, bouzoukia eta perkusioa: Ángel Unzu
  • Biolina eta nyckelharpa: Xabier Zeberio
  • Biolontxeloa eta akordeoia: Pello Ramírez
  • Koroak: Intza Unanue
  • Koroak, harpa eta teklatuak: Olatz Zugasti

 

 


Laburrean

Non