"Rito"
Dantzaldia 2018ren barruan.
OTRADANZA / Asun Noales - Valencia
Rito
Instalazio dantzatua: Asun Noales - Sebastian Rowinsky & Susana Guerrero
“Rito instalazio artistikoa dantza eta arte garaikideari buruzko ikuspegi sinkretiko batetik jaio da. Antzinako kulturetan jainkoei egiten zizkieten eskaintzetatik –Grezia klasikoa eta mixteka kultura nagusiki– eta dantzaren abangoardiek XX. mendean mitologiarekin izandako harremanetik abiatuta, dantza pieza bat eratu da artelan baten barruan, espazio eta denbora berean eta dispositibo bakar bezala. Alde batetik, dantza dago: iragankorra, organikoa, atzemanezina, bizia. Eta beste aldetik, eskultura-lana: gauza bihurtuta, errituala, zirkularra, sinbolikoa. Dantzak inguratu eta agerian uzten du, eta aldi berean, eragotzi egiten du ukitua, lohitua edo kaltetua izatea”.
Francisco Sarabia Marchirán
- Iraupena: 25 minutu
- Zuzendaritza: Asun Noales
- Koreografia: Asun Noales - Sebastian Rowinsky
- Interpreteak: Asun Noales - Sebastian Rowinsky
- Musika: Varios autores
- Ekoizpena eta musika-moldaketak: Eurotrack
- Esku-hartzea espazioan: Susana Guerrero
- Fotografia eta bideo: Germán Antón
- Dokumentazioa eta musika-hautaketa: Francisco Sarabia
- Komunikazioa: La cultura portátil
- Diseinu grafikoa: Los Machos
Esker onak: Museu d’Art Contemporani d’Alacant - MACA, Fernando Almodovar, Elio Rodriguez, Georgina Cayuela eta David Donis.
OtraDanza 2007 jaio zen Asun Noales dantzari, koreografo eta irakaslearen eskutik. OtraDanza-tik gorputzaren bidez sortu eta transmititu ahal izateko baliabide bat eduki nahi da. Egitasmo bakoitza bidaia berri bat izan dadin. Ikuslea eta dantzariaren arteko marra mehe bihurtzea. Hainbat koreograforentzako topagune izatea, eta haiekin eztabaidatzea, ideiak eta azpiegitura bera partekatzea. OtraDanza egitasmoak balioa gehitzen duten artisten lan diziplinartekoa bilatzen du, dantzaren gaineko leiho edo begirada berriak zabalduz.
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaOTRADANZA / Asun Noales
- Data Azaroak 29
- Ordutegia20:00
- LekuaZabalguneko eraikina
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


