"Guerrero"
Dantzaldia 2018ren barruan.
EDUARDO GUERRERO | Cádiz
"Garaipenik onena, borrokarik gabe lortzen dena", diosku Sun Tzu txinatar jeneral zaharrak (K. a. IV. mendea), eta esandako hori gertatu ohi da amodioaren gatazka-lekuan. Hori berori da Edu Guerrero bailaor-ak (Cadiz, Espainia, 1983) bere lan berria martxan jartzeko gertalekua. Ikuskizunak dantzariaren abizen polisemikoa darama eta De Dolores edota El callejón de los pecados bezalako sortzaileek urratutako ildoari jarraitzen dio. Umetxo bat besterik ez zela hasi zuen ibilbide artistiko luzean La Yerbabuena konpainiatik igaro da eta, besteak beste, La Uniongo (Murtzia, Espainia) jaialdiko Desplante saria eskuratu du.
Aukera honetan, emakumeekin duen harremanean zentratu da –ama, amoranteak, lagunak–, hau da, muga-mugako lurralde horretan, non sentimentaltasuna sentsualtasunarekin batera bizi den, bizi-tenperatura biak gaindituz, genero eta sexuen arteko zubia aurkitu arte. Elkargune horretan dago pertsona deitu ohi diogun hori. Traumarik gabeko tentsioa da, albo-kalte larregirik gabeko barne-gatazka, pasiotik eta konpromisotik harago doana, bere jite maskulinoaz hornituta.
Oro har, hori berori da bere aitzakia: gerra arte bihurtzearena. Hala ere, bera da bere armadarik onena, eta eskoltatzat ditu Anabel Rivera, Samara Montáñez eta May Fernández, Javier Ibáñezek eta Juan José Albak dakarten primerako musika-munizioarekin batera. Haiek dira herri-armonia bilduma baterako falseta berrien egileak, estilo-sorta zabal-zabal baten barruan, hasierako saeta batetik despedidako kupleetaraino, musika-mota askotatik igarota: malagueña-k, fandangoak, rondeña-k, granaína-k, verdial-ak, bulerías por soleá delakoak, poloak, nana-k, seguiriya-k, serrana-k, tangoak, zambra-k eta alegriak. Antologia oso bat, beraz, Tere Torresek jantzi duen eta azentu propioa daukan Guerrerok interpretatuta. Duda barik, proposamen berri honek mugarri bat ezarriko du bere ibilbidean eta, beste alde batetik, munduaz eta espektakuluaz daukan ikuspegi pertsonalaren alegoria bihurtuko da. Epopeia honetan garaile argi bat dago: dantza flamenkoa. Juan José Téllez
- Dantza: Eduardo Guerrero
- Gitarrak: Javier Ibáñez, Juan J. Alba
- Artista gonbidatuak cante-an: Anabel Rivera, Sandra Zarzana, Samara Montáñez
- Soinu-teknikaria: Féliz Vázquez
- Argi-teknikaria: Antonio Valiente
- Ekoizpena: Clara Castro
- Jatorrizko ideia: Eduardo Guerrero
- Koreografia: Eduardo Guerrero
- Musika-zuzendaritza: Javier Ibáñez – Juan J. Alba
- Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Félix Vázquez
- Argien diseinua: Antonio Valiente
- Argazkia: M. Alanis
- Jantzien diseinua: Taller Torres Cosano
- Oinetakoak: Begoña Cervera
- Ekoizpenaren diseinua: Clara Clastro
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaEduardo Guerrero
- Data Azaroak 22
- Ordutegia20:00
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Zenbatekoa15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web BBK Aretoa


