"Margins of Excess", Max Pinckersen argazki erakusketa

Getxo Irailaren 5(e)tik irailaren 30(e)ra
  • "Margins of Excess", Max Pinckersen argazki erakusketa

Getxophoto 2018 programaren baitan.

 

Argazki-entsegu hau fakes news-en eta Estatu Batuetako prentsak haiei ematen dien tratamenduaren ingurukoa da. Max Pinckers-ek sei pertsonairen istorioak berreraikitzen ditu; pertsonaia horiek arreta mediatikoa jaso zuten bere garaian, erakutsi zuten balentriarengatik, baina azkenean, komunikabideek, gezurtitzat jo zituzten. Horien artean dago Jay J. Armes; eskuak galdu eta gero, gantxoekin ordezkatu zituen eta ikerlari pribatu ospetsu bihurtu zen; bere irudian oinarritutako panpinak ere sortu zituzten. Lan honek Herman Rosenblat-en istorioa ere jasotzen du. Rosenblat-ek, Bigarren Mundu Gerran, kontzentrazio-esparru batean bizi izandako amodiozko istorio bat asmatu zuen eta horri esker egin zen ospetsu.

Artista belgikar honen argazki-liburua, 2016an Estatu Batuetatik egindako sei hilabeteko bidaiaren emaitza da. Pinckers-ek erretratatzen duen garaian egia, erdi-egiak, gezurrak eta fikzioa nahasten dira eta “egia hiper indibidualen” kultura ekoizten da. Errealitate konplexu eta aldakorraren inguruan dugun pertzepzioa zalantzan jartzen duten narratibak argitzeko ikuspegi berri bat eskatzen dute egia hiper indibidual hauek.

 

 

Getxophoto

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Irailaren 5(e)tik irailaren 30(e)ra
  • LekuaGetxo

  • HizkuntzaBat ere ez

Non