"Madagascar - El musical en vivo" (Bertan behera)

Bilbao Abenduaren 27(e)tik abenduaren 29(e)ra
  • "Madagascar - El musical en vivo" (Bertan behera)

Bertan behera

DreamWorksen Madagaskar filmen arrakastarik handieneko pertsonaiak musikal oparo eta distiratsu honen protagonistak izango dira: Alex lehoia, Marty zebra, Melman jirafa eta Gloria hipopotamoa New Yorkeko zooko izar handiak dira. Adiskidetasun sendo batek elkarren arteko lotura eraginda, gau batez animalia horietako baten kaiola hutsik agertzen denean, besteek "ihes" egiten dute, lagun galduaren bila. Afrikara zuzenean abiatzen den itsasontzi batean egingo dute topo, eta pinguino xelebre batzuen talde batek ontzia desbideratuko du. Izan ere, Antartida erdiesteko konspirazioa egingo dute. Horrela, lau lagunek, betidanik gatibutasunean bizi ostean, natura basatian bizitzea zer den ikasi beharko dute.

Ustekabeko bidaia batek Madagaskarreko Julien erregearen mundu basati erora eramango ditu, eta hark "Move it, move it" abestiaren erritmora egingo die harrera.

Adiskidetasunari egiten zaion himnoa da Madagaskar. Adin guztietako jendeari zuzenduta dagoen ozeano bidezko ibilbidea da, eta New Yorkeko etxe orratzen hiriko oihanetik, uharte afrikar zoragarriaren hondartzetaraino eramango ditu ikusleak.

Iraupena: 105 minutu.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data Abenduaren 27(e)tik abenduaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAbenduak 27: 18:00. Abenduak 28: 17:00 eta 20:00. Abenduak 29: 17:00 eta 20:00
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa13 / 35 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Euskalduna Jauregia

Non